Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Homepage

Bahrain World Trade Center

May 25th, 2009

Gori-gorian dago ingurumena zaindu beharraren gaia. Energia iturri berriak bilatu behar ditugu, birziklatu egin behar dugu…

Ideia hauek eraikuntzara pasa dira eta bertan ere martxan jarri dira.

Bahreinen lehen aldiz haize energia erabiltzen duten bi eraikin sortu dituzte “BWTC“.

                                                            

Bi dorre berdin dira, Bahreingo erakin altuenetakoak. Bertako hiriburuan kokatuta daude, Manamako badian.

Bakoitzak 240m dauzka eta 50 solairu. Esan bezala aerosorgailuak dituen munduko lehen eraikina da. Arrazoi honengatik sari batzuk jaso ditu, esaterako,  teknologiaren erabilera ona, planteamendu bikaina eta diseinu ekologikoagatik lortutako “LEAF Awards” saria.

Dorreen diseinua, bi eraikinen artean ahal den haize gehiena sartzean datza, bertan aerosorgailuak daudelako.

Hiru sorgailu ditu bi dorreen artean, 29 metroko diametrokoak eta hiru zubi desberdinetan kokatuta daude. Eraikinaren diseinu aerodinamikoa  pertsiar itsasgolkoko haize boladak ahal den indar gehienarekin sorgailuetara zuzentzeko prestatuta dago. 

Funtzionamenduan, turbinek eraikinak behar duten energiaren %11tik %15erainoko energia sortzen dute, urtero 55.000 kg kubiko  gutxiago bidaliz atmosferara. Urtero 1.1etik 1.3 rainoko MWh energia sortzen dute (300 etxeko kontsumoa urte bat baino gehiagoz asetzeko adina).

 

Ekologikoa dela esatean, kasu honetan aerosorgailuetan pentsatzen dugu, baina beste sistema berri batzuk ere baditu kontsumoa jaisteko:

– Goialdeko leku batzuetan jarritako harriek isolamendu zinetikoa bermatzen dute.

- Balkoiak makurduran daude eguzkitik basbesteko.

- Hormigoi trinkoak kargak orekatzeaz gain, haize eta ur hotzaren sistemak hobetzen ditu.

Bere barnean Sheraton hotela (bost izarrekoa), erosketa gune bat, luxuzko 169 outlets, dendak, taberna eta jatetxe modernoak, ofizinak… dauzka.

Proiektu honen buru Shaun Killa arkitektua izan da.

 

ikerh | Gure txokoa | No comments Jump to the top of this page

MUNDUKO 10 ERRUSI MENDI HANDIENAK

May 25th, 2009

TITAN SIX FLAGS   OVER TEXAS

Errusi mendi hau Arlingtonen aurkitzen da, Texas. 2001. urteko apirilean eraiki zuten. 75ko altuera du, eta 137km/h ko abiadura hartzen du. Hemengo bidaia bat 3,5 minutu irauten du.  

EEJANAIKA , FUJI-Q  HIGHLAND (JAPONIA)

Errusiar mendi hau Fuji mendiaren oinarrian aurkitzen da. 2006. urtean eraiki zuten. 76 metroko altuera du eta 126 km/h ko abiadura hartzen du. Hemengo aulkiak 360 graduko bira eman dezakete, bidaian zehar hiru egiten ditu. Munduko lau dimentsioko bigarren errusi mendia da. Bidaiak 2 minutu irauten ditu. Atrakzio honek hiru trena ditu eta tren bakoitzean 20 pertsona sartzen dira.

FUJIYAMA, FUJI-Q  HIGHLAND (JAPONIA)

79 metroko altuera du eta 130km/h ko abiadura hartzen du. Bidaiak 3:36 minutu irauten ditu. 1996. urtean eraiki zuten. Lehen errusi mendirik altuena zen, 2007. urtetik aurrera zortzigarrena da.

THUNDER DOLPHIN, PARQUE AQUA (JAPONIA)

80 metroko altuera dauka. Errusi mendi honen bidaian zehar, eraikuntza batean dagoen zulo batetik pasatzen zera eta Big-O (O handia) deituriko noria batetik ere bai.130km/h ko abiadura hartzen du. Bidaiak 1:30 minutu irauten ditu.

MILLENIUM FORCE, CEDAR POINT

Estatu Batuetan dago, Ohion zehazki. Errusi mendi honen leloa “etorkizuna bertan igotzea” dela diote. 2000. urtean eraiki zuten. 94 metroko altuera du eta 150km/h ko abiadura hartzen du. Bidaihonen iraupena 2:20 minutukoa da. Hiru tren ditu: gorria, urdina eta horia. Tren bakoitzak bederatzi bagoi ditu eta bagoi bakoitzean lau pertsona sartzen dira, ondorioz, tren bakoitzean 36 pertsona sartzen dira.

STEEL DRAGON 2000, NAGASHIMA SPA LAND (JAPONIA)

Japonian aurkitzen da. 2000. urtean eraiki zen. Millenium Force baina hilabete batzuk beranduago. 97 metroko altuera du eta 153 km/h ko abiadura hartzen du.

TOWER OF TERROR, AUSTRALIA

Australian dago. Gaur egun, munduko laugarren azkarrena da. 1997. urtean eraiki zen. 115 metroko altuera du eta 7 segundutan 160km/h ko abiadura hartzen du. Bidaiak 28 segundu irauten du.

SUPERMAN THE ESCAPE, SIX FLAGS MAGIC MOUNTAIN    

1997. urtean eraiki zuten Tower of Terror eraiki eta bi hilabete beranduago. Californian dago. 126 metroko altuera du. Zazpi segundutan 0km/h tik 160km/h  abiadurara pasatzen da. 23 segundu irauten du bidaiak.

TOP THRILL DRAGSTER, CEDAR POINT

Ohion dago. 2003. urtean eraiki zen. Leloa “zerurarainoko lasterketa”. 130 metroko altuera du eta 190km/h ko abiadura hartzen du. 17 segundu irauten du bidaiak. 3,8 segundutan 0km/h tik – 193km/h ra pasatzen da.Atrakzio hau benetako ibilgailu batzuen imitazioa da. Benetako Gora Erregai Drangster batek tonelada bat pisatzen du eta atrakzio honetako tren bakoitzak pertsonarik gabe 5,3 tonelada pisatzen ditu.

KINGDA KA, SIX FLAGS GREAT ADVENTURE 

Estatu Batuetan dago, Nueva Jerseyn. 139 metroko altuera dauka. Trena mekanismo hidrauliko baten bidez  jaurtitzen dute eta 206km/h ko abiadura hartzen du. 28 segundu irauten du bidaiak. 3,5 segundutan 0km/h tik – 206km/h ra pasatzen da. Igotzen zarenean trena atzeraka egiten du metroko gutxi batzuk frenoek trena heltzeko eta 5 segundo pasatzen direnean jaurtitzen dute trena.

 

10 ERRUSI MENDIAK IKARAGARRIAK DIRA . ZER IRUDITZEN?

http://www.youtube.com/watch?v=cmoZ-F9e4_4&feature=related

HONA HEMEN ATRAKZIO BITXI BAT:

http://www.youtube.com/watch?v=rNLRuEV8z-4&feature=related

 

villa | Gure txokoa | 1 comment Jump to the top of this page

Animalien nazioarteko eguna

May 25th, 2009

             Apirilak 29an, animalien nazioarteko eguna ospatu zen. Egun honen bitartez Ignacio Lucas Albarracín hil zen eguna gogoratzen da (1926/04/29). Ignaciok (Clemente Onelliren laguntzaz, orduko Argentinako Zoologikoko arduradun nagusia) 2786. legea sortarazi zuen, animalien eskubideak aldarrikatzeko, Lege horrek dioenez, animalien babesa bermatu beharra dago, animalien aurkako tratu txarrak eta ehiza debekatzearren.

 

 

XIX. mende bukaeratik, gizaki asko konturatzen hasi ziren animaliei egiten diegun mespretxuaz eta goazen erritmoan orain baino animalia gehiago desagertu egingo dira. Eta hau gertatuzkero ez dago berriro atzera bueltarik.

Gutxitan ohartzen gara zer izango litzatekeen gure gizartea animaliarik ez balego. Behirik, txoririk, arrainik, tximurik, txakurrik… gabe gure bizitza ezinezkoa izango litzateke. Gu animaliek bezala mundu honetako “partaide” gara, eta denok denon beharra dugu bizi ahal izateko. Horregatik gaizki tratatzen baditugu, suntsitzen baditugu, gu geu izango gara ondorioak jasoko ditugunak.

Askok ez dakiten arren, animaliek babesten dituzten eskubideak dituzte. 1978. urtean animalien eskubideak ezarri ziren. Hauek NBEk eta UNESCOk onartuak izan ziren. Hala eta guztiz ere, bizi garen gizartean, non animaliak larruak egiteko, entretenitzeko, elikatzeko erabiltzen ditugun, gauzak izugarri okertu dira.

Hauek dira eskubide horietako artikulu bereizgarrienak:

Animalia guztiak berdin jaiotzen dira eta bizitzeko eskubide berberak dituzte (1.art.)

Animalia guztiak errespetatu beharra dago. Animaliak duen izena edo espeziea ezin da hauek hiltzeko erabili. Horretaz aparte guztiek dute osasun laguntza izateko aukera. (2.art.)

Ezingo zaie animaliei jipoirik eman, akto krudelkeriarik egin… (3.art.)

Animalia espezie basatiek bere bizileku libre eta naturalean bizitzeko eskubidea dute. Askatasuna galarazten dien edozer, ikasteko bada ere, eskubide honen aurkakoa da (4.art.)

Gizakiok “laguntzat” hartu dugun edozein animalia bere bizitzak eskatu arte bizi beharra dauka. Animaliak baztertzea ekintza krudel eta degradatzailea da. (6.art.)

Animaliek ezin dute ez fisikoki, ez psikologikoki sufritu nahiz eta medikuntzarako, zientzietarako esperimentazio bezala erabiliak izan (8.art)

Animaliekin zerikusia duten entretenimendu ikuskizunek animaliaren duintasuna guztiz txikitzen dute. (10.art.)

Hildako animaliak errespetuz tratatu behar dira. (13.art.)

Hau dela eta, egun garrantzitsu honetan, zabaldu beharra dugu mundu osoko animaliek merezi dutela errespetua. Azken batean gu beraien esku bizi gara, eta beraiek geure esku. Zergatik ez bata bestea errespetatu?

gorketos | Gure txokoa | No comments Jump to the top of this page

Euskal Etxeak

May 25th, 2009

 TXILEKO SANTIAGOKO EUZKO ETXEA

Euskal Etxeak Euskal Herritik kanpo euskaldunak edo euskal kultura gustukoa dutenak biltzeko zentroa da, bertan euskara, euskal dantza eta musikak, musa… eta beste zenbait ohitura ikasteko aukera dago. Gehienak Ameriketan aurki ditzakegu, mundu osoan zehar dauden 150etatik 62 baitaude bertan.

Euskal Etxe askotan  pilotalekuak ere badaude eta asko dira Hego Ameriketan, batik bat, bertara gerturatzen direnak pilotan aritzera. Txapelketak ere antolatzen dira eta hauek ere lurraldearteko  pilota txapelketetan hartzen dute parte.

Zeinek esango liguke guri, munduko beste puntan hain ezaguna zenik gure kultura eta hainbeste jende zegoenik euskal kultura maite zuena, nahiz eta inoiz Euskal Herrian egon ez izan?

Nik, batik bat, bertako jendeak kontatutako gauzak kontatuko ditut. Niri izugarri gustatzen zait hauei Euskal Herriari buruz hitz egiten entzutea, Euskal Herriarenganako duten maitasuna izugarria baita. Grazia egin zidan lagun batek esan zidanian, inbidia ziola Euskal Herrian bizi den jendeari (eta ez euskaldunei, bera ere euskalduna dela azpimarratzen baitu beti), hemen taberna batera joan eta kalimotxo bat eskatzen badugu ulertzen gaituztelako, eta Txilen ez daukalako zorte hori; bertan Euskal Etxean bakarrik ulertzen diote, horregatik juerga gehienak Euskal Etxean botatzen ditu, bertako giroa euskalduna baita eta hori baita berari gustatzen zaiona.

Euskal Etxean kontzertuak ematen dituzte, euskaraz, noski; Berri Txarrak, Exkixu, Negu Gorriak, Betagarri…-ren abestiak abesten dituzte. Bera ere, Danik, talde bateko abeslaria da eta euskaraz abesten ditu abesti guztiak, nahiz eta euskaraz oso  ondo ez jakin. Zerbait ulertzen duela esaten du, orain dela urte batzuk euskaltegira joaten baitzen.

MEXIKON  ERE ABERRI EGUNA OSPATU ZUTEN

 


La plata( Argentina)

eneritzeh | Gure txokoa | No comments Jump to the top of this page

M3

May 25th, 2009

Lehen BMW M3 autoa 1986an merkaturatu zen, “E30″ modeloa oinarri hartuz. Pixkanaka kanpoko izaerari alde deportiboago bat ematen joan ziren. Lau zilindroko motorra zuen, 16 balbulekin eta 195 zaldiko potentziarekin; geroago 238 zaldi-potentziara igo zuten, motorraren errendimendu maximoa lortuz.

Bigarren M3-aren generazioa 1992an kaleratu zen.Sei zilindroko propultsatzaile bat jarririk, 286 zaldi-potentzia edukitzera iritsi zen 3.000 cc zilindradarekin.Urte batzuk geroago, 1996an zehazki, 3.200 cc zilindradako motorea sartu zioten modelo honi eta honi esker 320 zaldi-potentziako indarra lortu zuen.

Hirugarren M3-aren generazioa 2000n eraikitzen hasi ziren eta 2001ean kaleratu zuten.Generazio honen oinarria “E46″ modeloa izan zen.Honek ere sei zilindroko motorea zuen linea zuzenean 343ko zaldi-potentzia emanez.Auto honen motorearen aurrerakuntza batzuk egiteko Formula 1-eko autoetan oinarritu ziren.Geroago, 2004an modelo honen berrikuntza bat izan zen “CSL” siglak gehituz (Coupe Sport Light),baina honek 360-ko zaldi-potentziako indarra zuen.

Laugarren eta azken M3-aren generazioa 2007ko udazkenean merkaturatu zuten. Frankfurt-eko auto-erakusketan ikusi zen azken bertsioa. Hemen ere aurretik ikusi dugun bezala, beti izaten dute oinarri marka bereko “coupe” bat eta aldaketak eginez M3 ateratzen da.Kasu honetan “E92″ erabili zuten eta generazio hau izango da “v” itxurako motorra merkaturatuko duen M3-a.8 zilindro ditu “v” itxuran eta 420ko zaldi-potentzia du.Modelo honek FORMULA 1-eko BMW SAUBER-ekin konpartitzen ditu material eta motorraren osagai asko.

artola | Gure txokoa | No comments Jump to the top of this page

Joseba Beloki

May 25th, 2009

Lazkaon jaio zen  1973ko abuzturaren 12an. Euskal txirrindularia profesionala  izandakoa da  1998tik 2007ra. Igotzaile ona eta erlojupeko etapetan ondo moldatzen zen. Miguel Indurainen atzetik, Frantziako Tourreko podium gehien dituen euskal txirrindularia da.

2003ko uztailaren 14an ezbehar larri bat izan zuen eta horren ondorioz bukatu ziren bere karreretako emaitza on horiek. Frantziako Tourreko etapa batean erori zen.  Lance Armstrong liderrarekin batean  zihoan maldan behera Alexander Vinokourov  iheslaria harrapatzeko asmotan, baina ez zen horrela izan bere eroriko horrengatik. Bihurgune batean bere bizikletaren kontrola galdu zuen eguzkiak desegindako asfalto zati baten gainetik igaro ondoren. Horren ondorioz eroriko latz eta triste hura izan zuen: izterrezurra, ukondoa eta eskuineko eskumuturra hautsi zituen. Eroriko horren ondoren, denbora asko kosta zitzaion berriro bizikletaren gainean jartzea.  Azkenean  lesio larri hori gainditu zuen eta behe mailako ekipo batean hasi zen berriro ere parte hartzen lasterketetan. Jende askok uste zuen maila gorenera igoko zela berriro baina ez zen hala izan, ez zuen maila ona lortu eta oso lasterketa gutxi amaitu zituen.

2006an sasoi onera itzultzen ari zenean Puerto Operazioan inplikatu zuten, ustez doping kasu batzuekin zerikusirik zuelakoan. Gainera, bete-betean inplikaturik zegoen Eufemiano Fuentes medikuaren bezero bezala agertzen zen operazio honetako sumarioan. Eskandalu honen ondorioz, ezin izan zuen 2006ko Frantziako Tourrean parte hartu. Alabaina, 2006ko uztailaren 26an Joseba errugabetu zuten. Hau guztia oso kolpe handia izan zen Josebarentzat eta ez zuen bururik altxa harrezkero. Lasterketan hasi zen berriro ere baina 2007ko abenduan bere erretiroa jakinarazi zuen.

Bere txirrindulari ibilbidean zazpi talde pasa zituen: Euskaltel-Euskadi  izan zuen lehenengo taldea 1998-1999 urteetan; bere bigarren taldea Festina izan zen; 2001-2003 urteetan Once taldeak fitxatu zuen; 2004ko denboraldia Brioches la Bolaungère-Vendèe eta  Saunier Duval taldeetan egon zen; azkenik, Liberty Seguros (babesleak aldatu zirenean Astana-Wurth izena hartuko zuen taldeak) taldean egon zen.

arruti | Gure txokoa | No comments Jump to the top of this page

Ricardo Quaresma

May 25th, 2009

Ricardo Quaresma futbol jokalari portugaldarra da. 1983ko irailaren 26an jaio zen Lisboan. Hegaleko jokalari azkarra da eta oso trebea baloiarekin. 19 urterekin Sporting de Lisboarekin estreinatu zen 2001ean. Urte berean Quaresmak Portugaleko Liga eta Kopa irabazi zituen. Egunak aurrera pasa ahala ez zen harritzekoa Quaresmak beste talde batean bukatzea eta talde hori  F.C.Barcelona izan zen 2003. urtean.

Urtebete pasa zuen Bartzelonan. 22 partidutan 10 gol sartu zituen baina ez zuen titulurik lortu. 2oo4an Portugaleko talde onenak fitxatu zuen, Oportok hain zuzen ere. Portugaleko selekzioarekin ere  jokatu zuen.

Oporton irabazi zituen bai banakako eta bai taldekako titulu guztiak . 2005ean Portugaleko jokalari onenaren saria eman zioten. Selekzioko entrenatzaileak, Luis Felipe Scolarik, dudarik gabe hautatu zuen lehenengo taldearekin debuta egiteko. Urte horretan, nahiz eta faboritoak izan, txapeldunordeak izan ziren Eurokopako txapelketan.

Pasa den denboraldian, Inter de Milanek fitxatu zuen. Bertan ez zuen gauza handirik lortu eta duela gutxi Ingalaterrako talde onenetariko batek fitxatu du, Chelseak.

Honako bideo honetan Quaresmaren jokaldirik onenak ikus daitezke. “Quaresma the master”

aimar | Gure txokoa | No comments Jump to the top of this page

Metallica

May 22nd, 2009

Metallica taldea 1981. urtean sortu zen. James Hetfield (gitarra-jotzailea) eta Lars Ulrich (bateria-jotzailea) izan ziren taldearen sortzaileak eta lehen partaideak. Californian elkartu ziren rock talde bat sortzeko asmoz.

Hasieran, James eta Larsekin batera, Ron Mcgovney-ek (taldearen lehenengo baxu-jotzailea) eta Dave Mustaine-k (gaur egun Megadeth taldearen gitarra-jotzailea dena) osatzen zuten Metallica taldea. Garai hartan arazoak gertatzen hasi ziren taldean: Ron Mcgovney-ri ez zitzaion gustatzen Dave Mustaine-k alkoholarekin zuen arazoa, beti liskarretan zeuden. Ron Mcgovney-k taldea utzi ostean, Cliff Burton-ek hartu zuen bere tokia baxua jotzen. Eztabaida askoren ondoren, Dave taldetik botatzea erabaki zuten eta Kirk Hammett sartu zen taldean gitar-jotzaile.

Sortu zuten lehen diskari “Kill ‘em All” izena jarri zioten. 1983. urteko uztailean grabatu zuten. Urtebete geroago, 1984ko uzteilean, “Ride The Lightning” diska kalera atera zen. Honekin talde garrantzitsu bat izatera heldu ziren mundu mailan.  

1986ko otsailean “Master OF Puppets” izeneko diska kaleratu zuten. Diska hori mota guztietako jendearen artean izugarrizko arrakasta izan zuen. 1987. urtean beraien hurrengo diska atera zuten. Lars Ulrich-en garajean jotzen zuten egunen oroitzapenetan oinarrituta, “Garage Days” izena jarri zioten diskari.  

Baina mundu guztiaren onarpena hurrengo diskrekin lortu zuten, 1988. urtean, “…And Justice For All” izenburua zuenarekin.  

Orduan iritsi zen hondamendia: Cliff Burton Europako bira batean hil zen. Bere postua Jason Newsted estatubatuarrak hartu zuen.  

Ondoren zuzenean jo zituzten hiru kontzertuen grabaketak ere merkatuan saldu zituzten (Seattle 1989. urtean, San Diego 1992. urtean eta Mexiko hiria 1993. urtean). Diskaren izena “Live Shit: Binge And Purge” da.  

Mundu osoan zehar hainbat kontzertu eman ondoren, urte batzuetako atsedenaldia hartu zuten. Berriro lanera bueltatzean, 1991. urteko abuztuan “Metallica” diska kaleratu zen (“Black Album” ere deitua). Lan honekin Estatu Batuetan eta Europan lehenengo postua lortu zuten musika-kritikan.  

Hurrengo urteetan aldaketa handia nabaritu zen taldean (1996. urteko ekainean kaleratutako diskan ikus daitekeen bezala, “Load” izenekoa, euren arropa, itxura, musika estiloa, disken formatua eta taldearen anagrama aldatu zuten).

1997ko abenduan “Reload” jarri zen salmentan, aurreko diskaren bigarren zatia. Euren estiloaren aldaketa oraindik gehiago nabaritzen da diska honetan.  

1998ko azaroan CD bikoitz bat grabatu zuten hainbat talderen abestiekin. Abesti horiek nolabait beraien bizitzan eragin handia izan zuten taldeen abestiak ziren eta errekopilazio horri izen hau jarri zioten: “Garage Inc.” 

2000. urtean S&M (Symphonics & Metallica) diska kaleratu zuten. Bertan San Francisco-ko Orkestra Sinfonikoaren laguntzaz abesten dute. Baita ere, abesti berri batzuk sortu zituzten, adibidez, “No Leaf Clover” eta “Human”. 

2001. urtean diska berria grabatzen hasi ziren baina Jason Newsted-ek taldea utzi zuen bere semearekin denbora gehiago igaro nahi zuelako. Horren ostean, taldea nahiko galduta ibili zen eta berriro urte batzuetako atsedenaldia hartu zuten zer egingo zuten pentsatzeko.  

Azkenik, 2008ko irailaren 12an euren azken diska jarri zen salmentan. Diska honek “Death Magnetic” izena du eta arrakasta handia izan zuen merkatuan.  

Gaur egun, taldea aurrera doa eta 2009-2010 urteetarako zenbait kontzertu prestatzen ari dira Espainian zehar. Metallica taldearen lanak oraindik urte asko iraungo duela diote taldekideek.

Taldeari buruz informazio gehiago lortu edo abestiren bat entzuteko, helbide hauetan aurkituko dituzue:

http://www.metallica.com/

http://www.youtube.com/watch?v=WEL6_SuQCu8

http://www.youtube.com/watch?v=erPnyi90cIc

ikergonzalez | Gure txokoa | No comments Jump to the top of this page

Gipuzkoako eskalada lekuak

May 22nd, 2009

Gipuzkoan  eskalada leku batzuk aurki ditzakegu, arkaitzean zein  artifizialki prestatutako  paretak

-Arkaitzetako paretetatik hasiko gara:

Santa Barbara: Santa Barbara Hernanin dago, hemen aurki dezakegun bideetako maila errezena IV mailakoa eta zailena 8a+ mailakoa da.

Amasola: Bide hauek Andoainen daude. Leitzaranen, hain zuzen ere.

Nahiko bide politak dira, nahiz eta Andoainetik pixkat urruti egon. Bertara joateko kotxez joatea  gomendatzen dut.

Amezketa eta Oiartzunen ere  badaude arkaitzean eskalatzeko paretak, baina ez ditut ezagutzen, ez daukat beraien informaziorik; beraz aipatu bakarrik egingo ditut.

Orain artifizialki  prestatutako paretak. Gipuzkoan asko daude  eta Tolosaldean ezagutzen ditudanak bakarrik  komentatuko ditut.

Ibarrako polikiroldegiaren atzean  artifizialki prestatutako pareta dago. Niri asko gustatzen zait, aukera desberdinak ematen dizkizulako, sokarekin eskalatzeko dago eta blokeak ere badaude sokarik gabe eskalatzeko.

Asteasuko frontoian ere beste bat dugu. Hau Ibarrakoa baino altuagoa da  baina ez da hain zabala. Bertan ez dauzkagu Ibarrak ematen dizkigun aukerak, sokarik gabe eskalatu dezakezu baina oso txikia da, nire gustorako.

Eta azkenik, Tolosako Usabal polikiroldegian 2009ko martxoaren 18an inauguratu zuten rokodromoa. Rokodromo hau oso konpletoa da. Sokarekin eskalatzeko aukera dago, 17 metrora igo zaitezke eta bestela, ondoan sokarik gabe ibiltzeko dago.

Patxi usobiaga wikipegia

Patxi usoabiaga

egoitz | Gure txokoa | No comments Jump to the top of this page

LEITZARAN BAILARA

May 22nd, 2009

Ba al dago inor Andoainen Leitzaran bailara zapaldu ez duenik? Hau da, eguneroko bizitzatik, autoen zalapartatik, jendearen artetik alde egin nahi ez duenik? Gainera, bertan ikus daiteke behinean behinean urtxintxarik edo orkatzik, nonahi ez bezala.

    Bertan dugu erreka, paper-fabrika itxi zutenetik nahiko garbi dagoena, eta udan hainbat gazte biltzen dituena bere ertzetan. Lurrezko bidea, zulo eta guzti, non umeak euren gurasoekin bizikletan joan ohi ziren, arratsaldeetan zehar.

Baina badago hau aldatu nahian dabilenik. Izan ere, guztia asfaltatu  egin dute, auto eta gainerakoentzako bidea erraztuz, eta orain, herriko plazan bezainbeste jende ikus daiteke larunbat edota igande goizetan. Gainera, lehen mendi itxura zuena, orain beltza, laukia eta zuzen-zuzena da.

Hasiera batean, autoak eta gainerakoak igaro ez zitezen “Gune berde” izena jarri zioten. Aurrerakuntzaren alde, naturaren alde. . . Panorama, ordea, okertu egin da izen hau hartu zuenetik. Fama handitu egin da, eta orain, Andoaingoak bertakoak izan ezik kanpotarrak ere badatoz. Mila esker, beraz, honen arduradunari.

 

 

jonander | Gure txokoa | No comments Jump to the top of this page