ANIMATUKO AL ZARETE?

2006 Abendua 29

Kaixo, kuadrilla: gaur bigarrenez idazten saiatuko naiz. Batez ere, ia zuetako batzuek alferkeriak eta beldurrak baztertzen dituzuen eta blog-ean parte hartzera animatzen. Ez da hain konplikatua. Ia asmatzen dudan.

Lehenik eta behin http://mundua.com helbidean sartu behar duzue eta blog berri baterako bezala izena eman behar duzue. Aste honetatik ez daukazue blog berria sortu beharrik: besterik gabe jar ezazue erabiltzaile izan nahi duzuela eta zuen izena eta posta elektronikoko helbidea eman beharko dituzue (posta elektronikoa moodle-n daukazuena izatea duela). Zuen postan mezu bat jasoko duzue (une horretatik aurrera mundua.com-en sartzeko eta zuen berriak idazteko etab. erabili beharko dituzuen izena eta pasahitza jasoko baitituzue) eta niri jakinarazi behar didazue nik gure blogean baimenak eman diezazkizuedan.

Eta gero, saiatuko gara blogean zerbait idazten!!

Dena dela, gogorarazi, lehenengo pausoa, gure blogean sartu eta neuk idatzitako bizpahiru berrietan iruzkinak txerta ditzakezuela. Animo!

zabaldubildudel.icio.us

Arazo teknikoak | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat “ANIMATUKO AL ZARETE?”

  1. 01

    ni animatu egin naiz zerbait idaztera eta modu ona usten dut dala zuk nahi dezun iruzkinak edo artikuluak idaztea blog honen bitartez nere lehengoko eskolan idazlanak egin behar genitugun eskuz baino blog batean idaztea gure garailerako egokiagoa ikusten dut eta politagoa

    Josu Otero-(e)k 2007 Iraila 19-(e)an bidalia
    Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta