Babel izan zen faborito Urrezko Globoak sarian
2007 Urtarrila 23
2007ko urtarrilaren 15ean Urrezko Globoak izeneko zineko eta telebistako sarien banaketaren 64. edizioa izan zen Los Angeles hirian. Guztira 186 film luzek (119 dramazkoak eta 65 musikalak edo komediazkoak) eta 16 animazio filmek lehiatzen zuten 2007ko Urrezko Globoak sariak irabazteko. Bestalde, 88 kantu zeuden izendatuak kanturik onenaren sarirako. Jessica Biel, Scarlett Johansson eta Mtthew Perry-k aurkeztu zuten sari banaketaren gala.
Volver film espainiarra, atzerriko hizkuntzan eginiko filmik onenaren sarirako izendatua zegoen eta bere protagonista den Penélope Cuz aktorea, emakume aktore onenaren sarirako izendatu zuten. Aktore espainiarrak beste lau aktorerekin batera lehiatu zuen urrezko globoa irabazteko, Maggie Gyllenhaal (Sherrybaby), K ate Winslet (Little Children), Helen Mirren (The Queen) eta Judi Dench (Notes on a Scandal), eta ezin izan zuen irabazi. Helen Mirren-ek irabazi zuen.
Volver filmak, berriz, El laberinto del fauno film mexikarrarekin, Letters for Iwo Jima japoniarrarekin, Das Leben der Anderen alemaniarrarekin eta Apocalypto Mel Gibson-en filmarekin lehiatu zuen saria, eta hemen ere suerterik ez zuen izan, film japoniarra izan zen garaile. Aurtengo filmik faboritoena Babel zen, Alejandro González Iñarritu zuzendari mexikarra rena zazpi izendapenekin. Baina González Iñarritu zuzendari mexikarrak ez zuen zorte handirik izan, zazpi izendapenetatik bat lortu zuen: atzerriko hizkuntzan eginiko film onenaren saria eman zioten.



Iruzkin bat “Babel izan zen faborito Urrezko Globoak sarian”
01
Ondo, Ainara. Lehena izan zara eta hain gaizki moldatu al zara?
Dena dela, hori da plamaresa deitzen zaiona eta zeuk gomendatuko al zeniguke filmeren bat? Zinemarako planak egitekotan nabil eta!
Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.