Artxiboa: 2007 Otsaila

Mugikorrik gabeko eguna

Asteazkena, 2007 Otsaila 28

“1 de marzo, día sin móviles para protestar contra las operadoras” leloa hasi da Interneten zirkulatzen . Hauek dira lehenengo protestak mugikorren operadoreen aurka. Prezioen biribiltzearen ezabaketarekin Movistar, Vodafone eta Orangek deien prezioa %25 igo dute. Martxoaren 1etik aurrera deiak ez dira minutuko kobratzen,baizik eta orain segundo bakoitzeko. Tarifak aldatu ez dituen operadore bakarra Yoigo […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

KOSMODISEA

Asteazkena, 2007 Otsaila 21

Kosmodisea Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak abian jarritako ekimena da. Helburua kultura ekintzailea eta kultura digitala bultzatzea da. Web euskarria duen jolas interaktibo eta kooperatiboa da, eta unibertsitatekoak ez diren Gipuzkoako hezkuntza-maila guztiei zuzendua dago, hau da, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta Heziketa Zikloei. Proiektuan, guztira, 42 ikastetxe sartu dira, 114 laguntzaile/irakasle […]

Gure txokoa | 3 iruzkinak

Prezioen igoera

Asteazkena, 2007 Otsaila 21

2002an euroa iritsi zenetik prezioak izugarri igo dira borobiltzea dela eta. Txanponen aldaketa egin zenetik, Espainiako Etxeko Andreen, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Konfederazioak (CEACCU) egin dituen azterketa batzuen arabera, eguneroko erosketen prezioak %30 eta %60 artean igo dira. Orain dela 6 urte kafe batek 100 pezeta balio zituen eta gaur egun 1,20€ balio ditu, hau da, […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

Hamaika Bertute

Ostirala, 2007 Otsaila 16

Gero eta bertsolari gazte gehiago daude; batzuk maila handikoak, gainera. Gehientsuenek plazetan kantatzeko aukera gutxi dute, ordea. Horrek azkenaldion Bertsozale Elkartean kezka sortu du. Eta kezka horren arazoa konpontzea edo, behintzat, arintzea helburu, bertsolari gazte talde batek hausnarketa antolatuari ekin zion iazko apirilaren 2an, Elizondon, Nafarroako Txapelketako finalaren aitzakian egin zuten bilera-bazkari batean. Azken hilabeteotan […]

Gure txokoa | Iruzkin 1

Gazte eta ohore

Ostirala, 2007 Otsaila 16

Gaztaroa igaroa duen pertsona askok dio gustura itzuliko liratekeela bizitzaren garai honetara. Ezin ukatu garai polita dela, baina, aldi berean, kezkaz betetako aroa dela ere ukaezina iruditzen zait. Oraindik ez dakit bizitzak niretzako gordeak dituen opariak zein diren, ez dakit eta ez dut jakin nahi, etorriko dira, baina, gazteak garenean jasotzen ditugunak baino okerragoak badira…ene!
Ni […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

CORROSIVA!! S.A. ren azkeneko diskoa

Ostirala, 2007 Otsaila 16

Soziedad Alkoholika izeneko taldeak disko berria atera du, oraingo honetan “Polvo en los ojos” eta “Tiempos oscuros”-en ondoren “Corrosiva!!” izena jarri diote diskoari. Abesti berririk gabe, disko hau, beraien abesti hoberenekin sortu dute: Ratas, Piedra contra tijera, eta Sindrome del Norte izan daitezke besteen artean aipagarrienak eta, honez gain, DVD bat 120 minutukoa kontzertu hoberenekin.
Disko […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

Infinituari begira…

Osteguna, 2007 Otsaila 15

Mundu osoan zehar gero eta gehiago dira tratu txarren ondorioz hiltzen diren umeak: munduko 27 herrialde garatuenetan, urtero, 3.500 ume baino gehiago hiltzen dira.Tratu txarrak indarkeriaz beteriko kultura baten zati dira. Haurrak gurasoen jabetza direla uste da eta hauek, arrazoia berea dela bakarrik pentsatu eta haur hauek zigortzeko eskubidea daukatela uste dute. Tratu txar […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

Quasarrak

Osteguna, 2007 Otsaila 15

Askoren galdera izango da zer den quasar bat. Lehenik esan, termino hau ulertzeko eremu kosmikoan pentsatzen hasi behar dugula. Kokatu ondoren esan dezagun, quasarra, masa handiko gune disdiratsua da, erdian zulo beltz bat du eta inguruko izarrak irensten ditu. Galaxien batez bestekoa baino txikiagoak dira eta askoz argitsuagoak. Inguruko galaxiak baino askoz urrunago daude gugandik. […]

Gure txokoa | Iruzkin 1

OPARITXO BAT IRRIBARRE BATEN TRUKE

Osteguna, 2007 Otsaila 15

Ate ondoan daukagu maitasunaren eguna, otsailaren 14an ospatuko baita egun berezi hau. Askok, egun komertzialtzat besterik ez dute hartzen. Dirua gastatzeko egun bat gehiago besterik ez dela esaten dute, maitasuna eguneroko gauza bat dela aitzakiatzat jarriz. Baina gehienok, ez dugu San Valentinen egunaren jatorria ezagutzen, eta historia ezagututa, otsailaren 14an egun hau ospatzeak bere zentzua […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

Diamanteen trafikoa: gerrak finantzatzeko bidea.

Astelehena, 2007 Otsaila 12

Urtarrilean Diamantes ensangrentados pelikula estreinatu zenetik diamanteen trafikoaren gaia pil-pilean dabil mundu guztian. Hau ikusita, GKEek beren salaketak egiteko aprobetxatu dute; bitxi hauen trafikoa, askotan, gerra finantzatzeko egiten baita.
Baina diamanteen industria pelikulan oso gaizki geratzen denez, segituan erantzun asko egon dira. World Diamond Center-ek, munduko diamante dendarik handiena, Leonardo Di Caprio (pelikulako protagonista) gonbidatu zuen […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

jinetajan blogaren 2007 Otsaila artxiboetan zaude.

Meta