Diamanteen trafikoa: gerrak finantzatzeko bidea.

2007 Otsaila 12

Urtarrilean Diamantes ensangrentados pelikula estreinatu zenetik diamanteen trafikoaren gaia pil-pilean dabil mundu guztian. Hau ikusita, GKEek beren salaketak egiteko aprobetxatu dute; bitxi hauen trafikoa, askotan, gerra finantzatzeko egiten baita.
Baina diamanteen industria pelikulan oso gaizki geratzen denez, segituan erantzun asko egon dira. World Diamond Center-ek, munduko diamante dendarik handiena, Leonardo Di Caprio (pelikulako protagonista) gonbidatu zuen bere negozioaren errealitatea eta gardentasuna ikustera. CMDko presidenteak, berriz, filmean gertatzen diren gauzak antzinako zerbait direla dio.


Hala ere, errealitatea oso desberdina da. Izan ere, Afrikako meategietan milaka pertsonek egunero 12 orduko lanaldiak jasaten dituzte soldata oso baxu edo janari plater baten truke. Ondoren, meategietako nagusiak hiri handietara joaten dira beraien merkantzia erakustera. Han 3,7 kilateko harribitxi batengatik 5.000 dolar ordaintzen dituzte.
Bertako merkatariek gaur egun, meategi hauek antzina bezala ustiatzen dituztela esaten dute. Baina hau ez da egia, izan ere, orain, diamante horietako askok gerrak finantzatzen dituzte. Adibidez, Ghanatik esportatzen diren diamanteak Costa de Marfileko iparraldean fusilak, granada-jaurtigailuak,… erosteko izaten dira. Gainera, merkatu honetako bi nagusi munduko arma trafikatzailerik garrantzitsuenetakoak dira: Leonid Menin eta Victor Bount. Lehenengoa 2000ko abuztuan Italian atxilotu zuten. Momentu horretan, alboan 500.000 dolarreko balioa zeukaten diamanteak zeramatzan eta 68 tona arma entregatu berri zizkion Libanoko presidenteari.
Honen guztiaren aurrean GKEek egin dezaketena ez da asko. Baina kanpainia batzuk aurrera eramateaz gain, 2003. urtean Kimberley prozesua jarri zen martxan. Honekin gobernuak derrigortuta daude beraiek esportatzen dituzten harribitxiak “odolez garbi” egotera.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta