Infinituari begira…
2007 Otsaila 15
Mundu osoan zehar gero eta gehiago dira tratu txarren ondorioz hiltzen diren umeak: munduko 27 herrialde garatuenetan, urtero, 3.500 ume baino gehiago hiltzen dira.Tratu txarrak indarkeriaz beteriko kultura baten zati dira. Haurrak gurasoen jabetza direla uste da eta hauek, arrazoia berea dela bakarrik pentsatu eta haur hauek zigortzeko eskubidea daukatela uste dute. Tratu txar hauek bi multzotan banandu daitezke, fisikoak eta psikologikoak. Hala ere, beti doaz bat e
ginik. Fisikoak denbora luzean sendatu eta desagertu egiten direnak dira. Psikologikoak, ordea, inoiz ixten ez diren zauriak bezalakoxeak dira, pertsonalitatea aldatu eta pentsatzeko era aldarazten dutenak. Tratu txarrak jasaten dituzten umeak antzematea ez da batere zaila. Haur guztiak, laguntza behar dutenean, beraien gurasoen bila joaten dira, laguntza eske. Haur hauek ordea, isiltasunean geratu eta infinitura begira gelditzen dira.Ez dute laguntzarik eskatzen. 
Emozioarekin loturiko mina etengabekoa da, beti eramango dute barnean ume hauek. Pentsamendua, hitz egiteko modua, konportamendua…dena aldatzen zaie. Ez dute inorengan konfiantzarik eta heldu izatera iristen direnean, beraien seme-alabak jipoitzen dituzte, maltratatzaile bihurtzen dira.
Ume hauei buruz irakurtzeko orduan bi tratu txar kasuk, arazoa ustez baino larriagoa dela pentsarazi didate: galtzerdi egoera, haurraren oina irakiten dagoen uretan sartzen duten gurasoek; eta, astindutako haurraren sindromea, haur jaioberriek negar egiten dutenean beraien gurasoek gogor astintzen dituzte paretaren aurka isiltzeko asmoz.
Espainian 16 ume hiltzen dira urtero; Alemanian, bi ume astero; Japonian, lau astero; eta, Estatu Batuetan, 27 astero. Arazo larria dela argi dago, konponbide bat aurkitzea beharrezkoa da!

Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.