OPARITXO BAT IRRIBARRE BATEN TRUKE

2007 Otsaila 15

Ate ondoan daukagu maitasunaren eguna, otsailaren 14an ospatuko baita egun berezi hau. Askok, egun komertzialtzat besterik ez dute hartzen. Dirua gastatzeko egun bat gehiago besterik ez dela esaten dute, maitasuna eguneroko gauza bat dela aitzakiatzat jarriz. Baina gehienok, ez dugu San Valentinen egunaren jatorria ezagutzen, eta historia ezagututa, otsailaren 14an egun hau ospatzeak bere zentzua baduela ohartuko ginateke.

Historiak kontatzen duenez, Claudio II.a Erromako enperadorea zen. Erromako inperioaren gainbehera gertatu zenean ezkontzak debekatu zituen, borroketan gizonezkoek lan gehiago egin zezaten. San Valentin apezpikuak, bere bihotzari uko egin gabe, bikote maiteminduei ezkontzen jarraitu zuen, hori bai sekretuan. Dena ondo zihoan, enperadoreak atxilotu zuen arte. Claudio II.ak, bere sinismenak bertan bera uztea eskatu zion baina sazerdotearen ezeztatzeagatik hiltzera zigortu zuen. Valentinen heriotzak hiru hurrats gogor jarraitu zituen: lehenengo jipoia, ondoren harrika eta ,azkenik, lepoa moztu.

Bere heriotza baino lehenago, Valentinek denboraldi batean kartzelan egon behar izan zuen. Presozain baten alabari, Juliari, bere fedea eta irakaskuntza transmititu zizkion, hark eskatu zion bezala.

Valentinen heriotzaren bezperan abadeak, gutun bat bidali zion Juliari, Jainkoan sinisten jarraitzeko esanez. Hurrengo egunean, otsailaren 14an “via Flaminian” izan zen exekutatua. Kondairak dioenez, Juliak, lore arrosak zituen almendrondoa landatu zuen bere hilobiaren ondoan, gaur egun, maitasunaren eta adiskidetasunaren sinboloa bihurtu dena.

Historia hau dela eta, otsailaren14a da maitasunaren data. Hau kontuan hartuta, maiteminduen edo adiskideen eguna, lore sorta bat, afari erromantiko bat edo eraztun bat oparitzea baino gehiago dela jakin dezakegu. Gainera, argi dago, lehen esan bezala, maitasuna egunez egun bizi behar den gauza bat dela eta egun batean ezin dela sentitzen den guztia azaldu. Baina hala ere, ez dugu ahantzi behar egun hau urtean behin bakarrik ospatzen dela, San Valentinen omenez. Beraz, nire ustez, hori horrela dela jakinik, “pijada” txikiren bat erostea edo egitea polita dela uste dut. Horregatik, gehien maite duzuen pertsona horri, irribarre goxo baten truke oparitxo bat egitera animatzen zaituztet.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta