Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Quasarrak

February 15th, 2007

Askoren galdera izango da zer den quasar bat. Lehenik esan, termino hau ulertzeko eremu kosmikoan pentsatzen hasi behar dugula. Kokatu ondoren esan dezagun, quasarra, masa handiko gune disdiratsua da, erdian zulo beltz bat du eta inguruko izarrak irensten ditu. Galaxien batez bestekoa baino txikiagoak dira eta askoz argitsuagoak. Inguruko galaxiak baino askoz urrunago daude gugandik. Zenbait astronomoren arabera, quasar baten energiaren jatorria zulo beltz baten grabitazio-eremuan konprimatutako gasa izan daiteke.

Azken ikerketek quasar binario bakan batzuk aurkitu dituzte, hau bera fenomeno oso arraroa baita, baina Seattlen egin den 2007ko Amerikako Asoziazio Astronomikoan esan denez, “Telescopio Muy Grande de ESO”, “W. M. Keck obserbatorioa”, Lausanako Eskola Politekniko Federaleko zientifikoak eta AEB-eko Califormiako Teknologia Institutuak quasar hirukoitz bat aurkitu dute. Hau oso fenomeno arraroa da eta gutxi gorabehera guregandik argiaren abiaduran 10.500 urtera aurkitu dute. Zientifiko asko saiatu dira fenomeno honi esplikazioa ematen baina ez dute lortu. Esaten da, quasarra, bi galaxiak elkar jotzean sortzen den fenomenoa dela eta honek esplika dezake quasar batzuk elkarrengandik gertu egotea.

Honekin guztiarekin ikus dezakegu, ikerlariek geroz eta hobeto ezagutzen dutela gure galaxia eta unibertsoa. Egunen batean lortuko al dugu erantzuna bilatzea unibertsoari buruz dauzkagun galdera guztiei?

 

 

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Comments | Trackback Jump to the top of this page

One comment on “Quasarrak”

  1. 01

    zure komentarioa oso polita iruditu zait, eta ez hori bakarrik, baita interesgarria ere. Ez nekien horrenbesteko distantziara egongo zirenik quasarrak eta ezta horren interesgarria izango zitzaidanik galaxian dagoena zer den jakitea.

    pdt: altunak ordaindu dizkidan 10 €-ak ondo etorri zaizkit…

    lara at February 15th, 2007 around 12:00
    Jump to the top of this page

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.

Just another Mundua.com weblog

Meta