CORROSIVA!! S.A. ren azkeneko diskoa

2007 Otsaila 16

Soziedad Alkoholika izeneko taldeak disko berria atera du, oraingo honetan “Polvo en los ojos” eta “Tiempos oscuros”-en ondoren “Corrosiva!!” izena jarri diote diskoari. Abesti berririk gabe, disko hau, beraien abesti hoberenekin sortu dute: Ratas, Piedra contra tijera, eta Sindrome del Norte izan daitezke besteen artean aipagarrienak eta, honez gain, DVD bat 120 minutukoa kontzertu hoberenekin.

Disko hau ateratzea aurrera pauso handia izan da taldearentzat, momentu txarra pasatzen ari baitziren “Asociacion Victimas del Terrorismok” beraien abestietako letra batzuengatik denuntziatu ondoren. Honek gizarte mailan izugarrizko eztabaida sortu zuen eta zentzu gabeko gauza ugari egin ziren: kontzertuak kantzelatu, dendetan beraien materiala zentsuratu (El Corte Ingles-en kasuan adibidez, beraien ikurrak ETAren antza handia duelako, produktu guztiak kendu zituzten salmentatik) eta beste hainbat zentzugabeko artikulu prentsan eta interneten.

Soziedad Alkoholikako partaideek hasiera batetik ETAren aurka daudela esan dute, eta beraien abestietan kritika soziala besterik ez dela agertzen. Halaz eta guztiz ere, fiskalak urte eta erdiko kartzela eskatzen zuen taldeko kide bakoitzarentzat.

Zorionez, SA taldeak, izugarrizko babesa jaso du, bai Espainian, bai mundu mailan, eta azkenean epaileak SAri arrazoia eman dio.

Beraz azkeneko disko honek ez du abesti zentsuraturik eta ziur gaude laster aterako dutela disko berriren bat gertatu zaiena beraien moduan azaltzeko, hau da, abestien bitartez, adierazpen askatasuna geratzen zaigun bitartean.

“CORROSIVA!!” abendutik salmentan.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta