Hamaika Bertute

2007 Otsaila 16

Gero eta bertsolari gazte gehiago daude; batzuk maila handikoak, gainera. Gehientsuenek plazetan kantatzeko aukera gutxi dute, ordea. Horrek azkenaldion Bertsozale Elkartean kezka sortu du. Eta kezka horren arazoa konpontzea edo, behintzat, arintzea helburu, bertsolari gazte talde batek hausnarketa antolatuari ekin zion iazko apirilaren 2an, Elizondon, Nafarroako Txapelketako finalaren aitzakian egin zuten bilera-bazkari batean. Azken hilabeteotan Zarautzen, Lasarten, Mallabian eta beste hainbat herritan egindako bileretan sakondu da hausnarketa, eta horren fruitua da lehengo batean Parte Zaharrean aurkeztu zuten Hamaika Bertute.

Plaza beharrean dauden bertsolariak dira Hamaika Bertute taldeko kideak.Ez dute bertsotatik bizitzeko asmorik; ez da hori beren helburua, behintzat. Jendaurrean kantatzeko gogotsu daude.

Funtzionamendu modua honakoa izango da: bertso-afari, bertso-saio, omenaldi edo dena delakoa antolatu nahi duten pertsona edo taldeek deitu egin beharko diete, eta Hamaika Bertutetik eskatu bezainbeste bertsolari bidaliko dituzte

Egun, hogeita hamasei dira Hamaika Bertuten izena eman duten bertsolariak. Amaia Agirre, Miren Artetxe, Oihana Bartra, Estitxu Eizagirre, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Manzisidor “Mantxi”, Alaia Martin, Jon Martin, Andoni Otamendi edota Jokin Uranga dira horietatik batzuk. Bertsolari eske deitzen duten antolatzaileek zein nahiago duten esan ahal izango dute, baina aukeratu, Hamaika Bertutek berak aukeratuko du, eskatutako egunerako libre direnen artean eta betiere egin duten plaza kopurua kontuan hartuta. «Horrela egin ezean, beti bertsolari berberak aritzeko arriskua dago.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat “Hamaika Bertute”

  1. 01

    Ai Eskudero, Eskudero…
    hi beti bezain zalamero,
    baino segizak horrela,
    guri ez aldatu gero,
    jarrai betiko lez,
    hain ero ta hain bero,
    baina blogeko sarrera honek
    de nota izan behar ZERO,
    idatzian zure bertso bat
    guk genulako espero!!

    AiNaRa ta IrAoL@-(e)k 2007 Otsaila 22-(e)an bidalia
    Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta