KOSMODISEA

2007 Otsaila 21

Kosmodisea Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak abian jarritako ekimena da. Helburua kultura ekintzailea eta kultura digitala bultzatzea da. Web euskarria duen jolas interaktibo eta kooperatiboa da, eta unibertsitatekoak ez diren Gipuzkoako hezkuntza-maila guztiei zuzendua dago, hau da, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta Heziketa Zikloei. Proiektuan, guztira, 42 ikastetxe sartu dira, 114 laguntzaile/irakasle eta 1.300 ikasle baino gehiago. Gure ikastetxetik ere hainbat talde aurkeztu ziren proiektu honetara eta talde horien artean blog honetako partaide batzuk gaude: Eneko Goenaga, Leyre Rodriguez, Nerea Hernandez eta Maria Aguirre, irakasle laguntzailea Cristina Aldasoro delarik. Kosmodisea azaroaren 20an hasi zen, eta bost fasetan burutzen da:

1.- ideia jasa 2.- hotsen gaineko misioa 3.- irudien gaineko misioa 4.- letren gaineko misioa 5.- bideoaren gaineko misioa

“Ideia-jasa” deritzon fasearekin hasi zen. Fase horretan ikasleek, taldeka, ideiak bota eta gehien gustatzen zaizkien horien aldeko botoa eman dute, proiektuan zehar horiekin lan egiteko. Hauek dira fase honetako ideia irabazleak: betaurrekoak azpi-tituluekin, kutsatzen ez duten garraioak, koadrila zibernetikoak eta etorkizuneko egunkaria. Bigarren fasea ere jada burututa dago: hotsen gaineko misioa. Hezkuntza maila bakoitzeko partaideek aurreko faseko ideia irabazlearen inguruan irratsaio bat grabatu behar zuten. Eta esan behar da fase honetako puntuazioa eman ondoren, LASALLEBERROZPE taldea, hau da, gure taldea, doala irabazten.

Talde lanaren bitartez hainbat balio sustatu nahi dira: sormena, autokonfiantza, ekimena,malgutasuna, talde lana, tolerantzia, analisirako gaitasuna, ahalegina, kritikarako gaitasuna, hausnarketa, lidergoa, hutsegitearekiko tolerantzia…Eta xede komun bat lortzeko beharrezkoak diren trebetasunak ere lantzen dira , proiektua planifikatzen eta kudeatzen trebatzen du. Halaber, hainbat gaitasun garatzen ditu: gizalegezkoa, hizkuntzazkoa, zientifikoa, teknologikoa eta digitala. Hurrengo ostiralerako hirugarren faseak amaituta egon behar du, irudien gaineko misioa. Ea ondo ateratzen zaigun eta lehiaketa honetan lehenengoak izaten jarraitzen dugun.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

3 Iruzkinak “KOSMODISEA”

  1. 01

    Azken puntuazioen arabera Leyre, Nerea, Maria eta nik osaturiko taldeak (lasalleberrozpe) 200 puntu ateratzen dizkiogu Helena Artanoren taldeari (filosofia).

    1º LASALLEBERROZPE - Puntuak: 1050.23
    LA SALLE BERROZPE IKASTETXEA

    2º filosofia - Puntuak: 855.30
    LA SALLE BERROZPE IKASTETXEA

    3º FRIKIAK - Puntuak: 707.35
    NTRA. SRA. DE DORLETA IKASTOLA (ALMEN)

    4º Bio-Natur - Puntuak: 656.88
    IES LASARTE-USURBIL BHI

    5º PIPI RASTAS LARGAS - Puntuak: 488.50
    NTRA. SRA. DE DORLETA IKASTOLA (ALMEN)

    6º unoimi5 - Puntuak: 420.63
    IES LASARTE-USURBIL BHI

    7º A TALDEA - Puntuak: 250.00
    NTRA. SRA. DE DORLETA IKASTOLA (ALMEN)

    Beraz, Helena badaukazue espabilatzen hastea, bestela errazegi irabaziko baitugu.

    Nahi izanez gero sartu www.kosmodisea.net helbidean eta bertan ikusi ahal izango dituzue guk eginiko lanak.

    eneko goenaga-(e)k 2007 Otsaila 23-(e)an bidalia
    Igo gora
  2. 02

    Azken puntuazioek honakoa diote:

    Ranking:

    1º LASALLEBERROZPE - Puntuak: 1763.03
    LA SALLE BERROZPE IKASTETXEA

    2º FRIKIAK - Puntuak: 1367.55
    NTRA. SRA. DE DORLETA IKASTOLA (ALMEN)

    3º filosofia - Puntuak: 1325.30
    LA SALLE BERROZPE IKASTETXEA

    4º Bio-Natur - Puntuak: 1246.88
    IES LASARTE-USURBIL BHI

    5º unoimi5 - Puntuak: 1053.63
    IES LASARTE-USURBIL BHI

    6º PIPI RASTAS LARGAS - Puntuak: 904.50
    NTRA. SRA. DE DORLETA IKASTOLA (ALMEN)

    7º A TALDEA - Puntuak: 889.40
    NTRA. SRA. DE DORLETA IKASTOLA (ALMEN)

    jokoak datorren asteetan ere jarraituko du!!!!

    eneko-(e)k 2007 Martxoa 6-(e)an bidalia
    Igo gora
  3. 03

    aste honetan puntuazioak:

    Ranking:

    1º LASALLEBERROZPE - Puntuak: 2691.13 (hauek B2akoak gara)
    LA SALLE BERROZPE IKASTETXEA

    2º filosofia - Puntuak: 2160.60
    LA SALLE BERROZPE IKASTETXEA

    3º FRIKIAK - Puntuak: 2103.25
    NTRA. SRA. DE DORLETA IKASTOLA (ALMEN)

    4º Bio-Natur - Puntuak: 2046.08
    IES LASARTE-USURBIL BHI

    5º unoimi5 - Puntuak: 1898.73
    IES LASARTE-USURBIL BHI

    6º PIPI RASTAS LARGAS - Puntuak: 1531.50
    NTRA. SRA. DE DORLETA IKASTOLA (ALMEN)

    7º A TALDEA - Puntuak: 1499.40
    NTRA. SRA. DE DORLETA IKASTOLA (ALMEN)

    lan bat bakarrik geratzen da ea nola bukatzen den!

    aste honetako puntuazioak-(e)k 2007 Martxoa 20-(e)an bidalia
    Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta