Prezioen igoera

2007 Otsaila 21

2002an euroa iritsi zenetik prezioak izugarri igo dira borobiltzea dela eta. Txanponen aldaketa egin zenetik, Espainiako Etxeko Andreen, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Konfederazioak (CEACCU) egin dituen azterketa batzuen arabera, eguneroko erosketen prezioak %30 eta %60 artean igo dira. Orain dela 6 urte kafe batek 100 pezeta balio zituen eta gaur egun 1,20€ balio ditu, hau da, bikoitza. Igoera oso handia den arren, kontsumitzaileak ez dira konturatzen pezetetan pentsatzen jarraitzen dutelako, 1,20€ 120 pezeten parekoa dela uste dute. Prezioen igoera gehien nabaritu den sektorea haragiarena izan da, %65 igo dira okela batzuen prezioak.


Ez da beharrezkoa eguneroko erosketetan erreparatzea prezioen igoeraz ohartzeko. Gogoratzen al zarete zinea 500 pezeta ordaintzen zenez? Orain zinemarako sarrera bat erosteko bikoitza behar da, baita antzerkiren bat ikusteko edota tabakoa erosteko ere. Igoera honek prezioak dendaz denda konparatuz ibiltzea eta gauza batzuk ez erostera bultzatzen gaitu. Gainera, IESEk egindako ikerketa batek dioenez, 1997tik soldatak ez dira igo, familia batzuen ekonomia egoera oso larrian jarriz.

Honek honela jarraitzen badu, arazoa areagotu egingo da eta geure bizi maila guztiz okertuko da.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta