Mugikorrik gabeko eguna
2007 Otsaila 28
“1 de marzo, día sin móviles para protestar contra las operadoras” leloa hasi da Interneten zirkulatzen . Hauek dira lehenengo protestak mugikorren operadoreen aurka. Prezioen biribiltzearen ezabaketarekin Movistar, Vodafone eta Orangek deien prezioa %25 igo dute. Martxoaren 1etik aurrera deiak ez dira minutuko kobratzen,baizik eta orain segundo bakoitzeko. Tarifak aldatu ez dituen operadore bakarra Yoigo izan da.
Prezioen igoera honek, nire ustez, batez ere, gazteoi ukitzen gaitu. Uste dut gu garela mugikorrak gehien erabiltzen ditugunak,batez ere, mezuak bidaltzeko. Elkarrekin komunikatzeko erabiltzen dugun metodo bat da eta modu errazean erabiltzen dena. Gainera mugikorra,batzuentzat, norberaren gauza propioa da, batzuk ezin dutelako mugikorrik gabe bizi eta. Askotan larrialdietatik ateratzen gaituen aparatua da, horregatik batzuetan ezinbestekoa da gainean eramatea. Igoera honekin batera, soldatak igotzen ez direnez, prezioak dauden bezala utzi beharko direla diot. Gainera, orain ere nahiko garestia dago deien eta mezuen tarifa. Horregatik oso ondo iruditzen zait sortu den boikota, izugarri pasa direlako prezioen igoerekin.
http://www.boicot.es.kz/ orrialdean prezioen konparaketak, zeintzuk izango diren tarifa berriak eta beste mota bateko informazioa aurkitu dezakezu.
Aldaketa honek asko larritu du bezeroa eta, ikusten dugunez, hainbat gauza egin dute bere haserrea nabarmentzeko.
Beste aldetik, gobernuko bigarren lehendakariordeak, Pedro Solbesek, jakinarazi du mugikorren konpainiek tarifak modu koordinatu batean igotzen baldin badituzte sarreren galerak konpentsatzeko, neurriak hartuko dituztela.
Gehiago jakin nahi izanez gero, hemen daude gai honi buruz hitz egiten duten webguneak:
http://www.hispamp3.com/noticias/noticia.php?noticia=20070130175624
http://www.internautas.org/html/4095.html


Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.