Artxiboa: 2007 Martxoa

MIKEL URDANGARIN

Osteguna, 2007 Martxoa 29

Zornotzan jaiotako abeslari honek, jada baditu zortzi lan eginak. Bere azken diskoak, Dana,) 2005ean kaleratu arren, arrakasta handia izaten jarraitzen du.

 
Euskaldun gazte honek, lehen aipatu bezala, lan asko ditu. Horien artean ezagunenak Haitzetan (1997), Badira hiru aste(1998), Espilue (2000), Heldu artean (2002). Baina horietaz gain, beste lan batzuk ere eginak baditu: Bar Puerto (2001), Zaharregia […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

Korrikaren 15. edizioa

Osteguna, 2007 Martxoa 22

Gaur, martxoaren 22a, bi urtez behin egiten den “Korrika” hasten da.
“Korrika” Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. 10 egun behar izaten ditu herrialde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

MIHILUZEENTZAT!!!

Astelehena, 2007 Martxoa 19

Aurreko ostegunean, martxoak 15, Irakutrezin aldizkariko gazteak eitb-ko estudioetara gerturatu ziren, mihiluze programako bi aurkezleei, Kike Amunarriz eta Ilaski Serranori, elkarrizketa txiki eta dibertigarria egitera. Ttakun Kultur elkarteak Lasarte-Orian gazteentzako hainbat gauza sortu ditu eta horien artean, Kuadrillategi eta Irakutrezin aldizkaria. Aldizkari horretan, gazteentzako albiste, elarrizketa eta erreportaiak aurkitzen dira. Elkarrizketa hurrengo hilean aterako da […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

Austriatik bueltan…

Asteartea, 2007 Martxoa 13

 
Dagoeneko iritsi gara… Larunbatean 30 orduko bidaiaren ondoren iritsi ginen Austriatik, izugarrizko aste bat pasa ondoren!

Urtero gure ikastetxean egiten den bezala, aurten ere 2. batxilergoko ikasleok Austriara joateko aukera izan dugu . Austrian astebete pasatzeko aukera izan dugu, bertako familia baten etxean. Esperientzia ezin hobea da, beste kultura, hizkuntza, ohitura, etab. ezagutzeko aukera izan […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

ALTXOR BAT ETXEAN BERTAN!

Ostirala, 2007 Martxoa 9

Askotan izaten ditugu disputak gure etxeetan, traste zaharrak bota edo jasotzeko garaian. Oraingo honetan, Altzorbe baserrian (ALKIZAN) 1957ko abenduaren 17ko “La Voz de España”ren ale bat norbaiti jasotzea bururatu zitzaion.
Oso kuriosoa iruditu zait, datu xelebre batzuk jartzen dituelako. Egunkari horretan aipatzen dena da hainbat eraikuntza garrantzitsu eraiki zirela.Egunkari hori, jakina,gaztelaniaz dago eta […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

Oinkari

Ostirala, 2007 Martxoa 9

Billabonan bada dantza talde bat, Oinkari izena duena, eta bertan parte hartzen dugunok oso urduri gaude dantza taldearen izen ona Europan barrena zabaldu behar dugulako. Hasieran Gipuzkoan hasi ziren taldearen sortzaileak: dantza taldea 1975eko urriaren 20an sortu zen. 1976an lehenengo emanaldia Billabonan, “Gurea” zineman.
1977an umeen ikastaroak hasi ziren Oinkarin. baina bi urte beranduago 1979an zenbait […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

Gouretten eskiatzen

Asteazkena, 2007 Martxoa 7

Batzuk gustura zabiltzate Austria aldean eta inbidi puntu bat ere ematen didazue. Bian guk ere ez dugu denbora alferrik galtzen eta atzo eskiatzera joan ginen. Artterako asmoa bagenuen ere, aurtengo elur sasoi pattala dela eta, azken unean, Gourettera joan gara.
Elur oso gutxi dago, dagoena elur-kainoi famatuei esker dago baina, ondo pasa nahi duenak ez du […]

Txutxumutxuak | 0 iruzkin

GUTEN TAG ANDOAIN!!!

Asteazkena, 2007 Martxoa 7

Kaixo kuadrilla!!!!! Zer moduz zaudete? Gu hemen oso ondo gaude. Atzo astelehenean eskolara etorri ginen. Gaur ere hementxe gaude. Gaur goizean ingeleseko klase bat izan dugu, hemen dena “kaos” antzekoa da. Izan ere, hemen jendeak klase orduetan jan, edan… egiten baitu. Ondoren pelikula baten zati bat ikusi dugu (alemanez, que rollo!! jeje) eta ondoren […]

Txutxumutxuak | Iruzkin 1

Wikipediaren ustez, Euskara Grial Santua da.

Ostirala, 2007 Martxoa 2

Wikipediaren ustez, Euskara, Grial Santua da.

Zenbaitzuk gogoan izango dituzue Harrison Ford aktoreak Indiana Jones and the Last Crusade (Indiana Jones eta Azken Gurutzada. 1989) filmean bizi izandako abenturak. Steven Spielberg zuzendariak asmatutako pertsonaia protagonistatzat duen hirugarren filmean, Indyk bere aita aurkitu nahi du, baina naziekin egiten du tupust. Soldadu alemaniarrak Grial Santua bilatzen ari dira, […]

Gure txokoa | Iruzkin 1

WARCRY taldeak diska berria aurkeztu du

Ostirala, 2007 Martxoa 2

Asturiaseko epic metal talde honek, bere bosgarren diska aurkeztu zuen pasatako irailaren 18an. “La quinta esencia” deituriko diska honek, erritmo eta letra berriez beteriko 11 abesti berri dauzka. Bere aurreko diskaren arrakastaren ondoren (¿Donde está la luz?), Warcry Espainiako metal talde garrantzitsuenetarikoa bihurtu da, eta orain, diska berri honekin, arrakasta berdina lortzea espero duela aitortu […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

jinetajan blogaren 2007 Martxoa artxiboetan zaude.

Meta