WARCRY taldeak diska berria aurkeztu du
2007 Martxoa 2
Asturiaseko epic metal talde honek, bere bosgarren diska aurkeztu zuen pasatako irailaren 18an. “La quinta esencia” deituriko diska honek, erritmo eta letra berriez beteriko 11 abesti berri dauzka. Bere aurreko diskaren arrakastaren ondoren (¿Donde está la luz?), Warcry Espainiako metal talde garrantzitsuenetarikoa bihurtu da, eta orain, diska berri honekin, arrakasta berdina lortzea espero duela aitortu zuen Victor Garciak, taldeko abeslariak, deklarazio batean.

Hala ere, esan beharra dago Victor Garciak, arrakasta izugarria izan duela bere musika ibilbidean zehar. 1995tik 2000ra, Avalanch taldeko abeslaria izan zen, eta ikaragarrizko arrakasta lortu zuen. Taldea utzi zuenean eta Warcry taldean hasi zenean, Avalancheko jarraitzaile askok Victor jarraitu zuten, eta hau izan zen Warcry-ren arrakastaren gakoetako bat. Hala ere, esan beharra dago orain duen arrakasta lan eginez lortu duela.
Orain, bost pertsonek osaturiko talde honek, arrakasta handiagoa lortzea espero duela aitortu zuen prentsaurrean, eta iterneten egin diren inkestek hau baieztatu dute.
Amaitzeko, musika mota honekin gozatzen baduzue, diska hau erostea proposatu nahi nizueke.


Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.