Gouretten eskiatzen

2007 Martxoa 7

Batzuk gustura zabiltzate Austria aldean eta inbidi puntu bat ere ematen didazue. Bian guk ere ez dugu denbora alferrik galtzen eta atzo eskiatzera joan ginen. Artterako asmoa bagenuen ere, aurtengo elur sasoi pattala dela eta, azken unean, Gourettera joan gara.

Elur oso gutxi dago, dagoena elur-kainoi famatuei esker dago baina, ondo pasa nahi duenak ez du askorik behar izaten eta oso ondo pasa genuen. Gaur ederki gogoratzen gara atzoko egunaz, nekea eta agujetak gainetik kendu ezinik gabiltzalako! Gainera, Xabi oso kezkatuta ibili zen, ni ikasle batzuekin geratu eskiatzen eta bazkaltzeko orduan agertu ez nintzenez (ginenez, baina ikasleez ez dakit gogoratu ziren!), ezer onik ez zitzaidala gertatu pentsatu eta erabat pasata aurkitu nuen jaitsi nintzenean, eta ordurako abisua bazuen ni ongi nintzela eta ikasle batzuekin nenbilela!! Oraindik ere zintzoago ibili beharko dut egun batzuetan, bestela …!!

Dena dela, ikus ezauze ze itxura elegantea duten zuen ikaskideek elur gainean:

Goian, Irati, beste aldera begira. Ondoan Joxe Mari primeran ibiltzen dena eta, azkena, hori da hori, abiadura eta estiloa, Julen!

Baina baita irakasleok ere:

Laster arte, ondo izan.

zabaldubildudel.icio.us

Txutxumutxuak | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta