ALTXOR BAT ETXEAN BERTAN!

2007 Martxoa 9

Askotan izaten ditugu disputak gure etxeetan, traste zaharrak bota edo jasotzeko garaian. Oraingo honetan, Altzorbe baserrian (ALKIZAN) 1957ko abenduaren 17ko “La Voz de España”ren ale bat norbaiti jasotzea bururatu zitzaion.

Oso kuriosoa iruditu zait, datu xelebre batzuk jartzen dituelako. Egunkari horretan aipatzen dena da hainbat eraikuntza garrantzitsu eraiki zirela.Egunkari hori, jakina,gaztelaniaz dago eta honela dio:

“Tras el recibimiento oficial se celebró una misa, y a continuación se procedió a la bendición del nuevo camino al cementerio. Después en el salón de sesiones del Ayuntamiento tuvo lugar la entrega al municipio de las obras realizadas y que son las siguiente: un frontón cubierto en la plaza publica con un pequeño graderío cuyo presupuesto ha sido de pesetas 500.000. Remozamiento de las escuelas publicas por un presupuesto de 150.000 pesetas; habilitación de viviendas para los maestros con un presupuesto de 90.000 pesetas. Apertura de una arquería en el pórtico de la iglesia parroquial con motivo de la supresión del antiguo frontón que estaba adosado a la misma, con un presupuesto de 120.000 pesetas, urbanización de la plaza, que ha quedado totalmente mejorada con las obras realizadas(obraren aurretik zelaia zen eta), en las que se han invertido mas de 30.000 pesetas, y el nuevo camino al cementerio que ha costado unas 100.000 pesetas.´´

Hemen ikus ditzakegu garai haietako prezioak eta kostuak. Urte honetan, Alkiza-Asteasu errepidearen inaugurazioa ere ospatu zuten. Egunkarian jartzen duen legez, Azaldegi auzoko baserritarrek egin zuten, baina adineko jendeak niri kontatutakoa aintzat hartuta, herri guztiak parte hartu zuen. Egun horretan frontoia, sabaia, marmolezko frontisa etab… zituena(garai hartan frontoietan sabaia edukitzea izugarria zen, horregatik Alkizako frontoia hain zaharra eta famatua da gaur egun), partida bat antolatuz estreinatu zuten: Atano III eta Atano VII, Atano X eta Atano IX.aren aurka.

Beste datu xelebre bat: “Alquiza tenia 600 habitantes, siendo así que hoy no tiene mas que 435.´´ 1957an Alkizak 435 biztanle zituen, eta garai batean 600. Gaur egun, berriz, 300 inguru ditu. Honen bitartez ikusi genezake garai batean Alkizak izandako garrantzia. Izan ere, bertan baserritarrak bizi ziren eta lurrak: abereez, baratzaz, ikatz begetalaz(txondorrak)etab… Behin errepidea egin eta gero gauza gehiago izan zituzten eta bizitza erosoagoa bihurtu zen.

Bai gogorrak zirela garai haiek!

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta