Oinkari
2007 Martxoa 9
Billabonan bada dantza talde bat, Oinkari izena duena, eta bertan parte hartzen dugunok oso urduri gaude dantza taldearen izen ona Europan barrena zabaldu behar dugulako. Hasieran Gipuzkoan hasi ziren taldearen sortzaileak: dantza taldea 1975eko urriaren 20an sortu zen. 1976an lehenengo emanaldia Billabonan, “Gurea” zineman.
1977an umeen ikastaroak hasi ziren Oinkarin. baina bi urte beranduago 1979an zenbait mutil soldaduska egitera joan ziren eta beste batzuek familia eduki ostean dantza taldea utzi zuten eta, gainera, 1983ko abuztuaren 24an izandako uholdeek Oinkarik zuen material guztia hondatu zuen.
1992an Billabonan konpartsa herrikoia antolatu eta ondo atera zenez Oinkari berriz abian jarri zen eta astearte eta ostegun iluntzetan entsaioak egiten hasi ziren. Horrela 1997an emanaldiez gain, haurrentzako ikastaroak hasi ziren berriz ere eta orduz geroztik Oinkarik ez du beste etenik izan.
Gaur egun dantza taldea 61 partaidek osatzen dute eta aipatzekoa da bere gaztetasuna, 15 eta 28 urte bitartekoak dira eta, dantzari guztiak. Aipatu beharra dago Edu Murumendiaraz-ek egin dion ekarpen handia dantza taldeari, zeren bere koreografiari esker izan baitugu arrakasta handia.

Zarautzen emanaldi bat egin eta geroago Gipuzkoatik atera eta Zeanurin egin genuen emanaldia 2005eko abuztuan; beranduago Kataluniara joan ginen: Les Borges Blanques-era eta L’Arboç-era. Suitzan ere egona da Oinkari, baina oraingoan Danimarkara goaz 2007-08-03tik 2007-08-12ra (Vejle, Kolding, Fredericia, Aarhus eta Odense). Triangle Folklore Festival 2007 ospatzen da bertan. Oso gogor ari gara lanean geure emanaldia prestatzen, presioa inoiz baino handiagoa da eta, gainera, dantza berriak ikasten ari gara. Baina Danimarkara joan aurretik Billabonan zenbait emanaldi egin behar ditugu, eta horietako garrantzitsuenetako bat L´Esbart Sant Julià l´Arboç-eko dantza taldearekin egin behar dugun emanaldia da, 2007ko uztailaren 27an Arroa auzoan.


Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.