MIHILUZEENTZAT!!!

2007 Martxoa 19

Aurreko ostegunean, martxoak 15, Irakutrezin aldizkariko gazteak eitb-ko estudioetara gerturatu ziren, mihiluze programako bi aurkezleei, Kike Amunarriz eta Ilaski Serranori, elkarrizketa txiki eta dibertigarria egitera. Ttakun Kultur elkarteak Lasarte-Orian gazteentzako hainbat gauza sortu ditu eta horien artean, Kuadrillategi eta Irakutrezin aldizkaria. Aldizkari horretan, gazteentzako albiste, elarrizketa eta erreportaiak aurkitzen dira. Elkarrizketa hurrengo hilean aterako da aldizkarian, bertan Ilaskik non eta noiz eman zuen bere lehengo muxua jakin dezakezue edo Kikek zenbat kalabaza jaso zituen bere gazte garaian. Elkarrizketak ordu eta erdi iraun zuen eta bertan gazteek Kike eta Ilaski kameraz kanpo ezagutu zituzten eta beraien aldez aurreko iritzia aldatzeko aukera izan zuten eta bi pertsonai hauek gertutik ezagutu. Beraz, noizbat beraiek ezagutzeko aukera izanez gero, joan zaitezkete, baina arratsalde oso bat beharko duzue, beraiek oso mihiluzeak baitira, hau da oso hizlariak!!!!!!!




zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta