Korrikaren 15. edizioa
2007 Martxoa 22
Gaur, martxoaren 22a, bi urtez behin egiten den “Korrika” hasten da.
“Korrika” Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. 10 egun behar izaten ditu herrialde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro izan ohi dira. Ateratzen denetik bukaera arte, pankarta eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta eguraldi txarragatik ere. Lehen “Korrika” 1980an egin zen, Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen.
Martxaren buruan, testigua duen pertsona joaten da. Kilometro oro, testigua erakunde edo pertsona zehatz batzuek eramaten dute, kilometroa “erosi” dutenek euskararen alde lan egiten duten erakundeei ekonomikoki lagunduz. Testigua lehen ediziotik gordetzen den egur tailatuzko makila bat eta ikurrina dira.
Testiguaren atzean martxaren burua osatzen da eta pankartaren atzean gainontzeko jendea pilatzen da, musikarekin eta giro onean korri egiten dutenak, ibilbide guztian zehar ospakizun kult”ural ugari daudelarik.
Urtero pertsona, talde edo erakunderen bat omentzen da eta aurten, Euskal emakumeari egingo dio Korrika 15ek omenaldia, euskararen eta euskal kulturaren iraupen, berreskurapen eta etorkizunean izan eta izango duen paperagatik.
Lehen esan bezala, urtero ibilbidea aldatu egiten da eta aurten, Karrantzatik aterako da martxoaren 22ko arratsaldeko 17:30etan, eta Iruñean bukatuko da apirilaren 13n eguerdiko 12:50tan.
Aurtengo Korrikaren abestia Niko Etxartek eta Hapa-hapa taldeko musikariek egin dute, baina Euskal Herriko beste zenbait abeslariren laguntza izan dute.



Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.