MIKEL URDANGARIN
2007 Martxoa 29
Zornotzan jaiotako abeslari honek, jada baditu zortzi lan eginak. Bere azken diskoak, Dana,) 2005ean kaleratu arren, arrakasta handia izaten jarraitzen du.

Euskaldun gazte honek, lehen aipatu bezala, lan asko ditu. Horien artean ezagunenak Haitzetan (1997), Badira hiru aste(1998), Espilue (2000), Heldu artean (2002). Baina horietaz gain, beste lan batzuk ere eginak baditu: Bar Puerto (2001), Zaharregia txikiegia agian (2003), eta baita DVD bat ere Lagun artean lanarekin (2003).
Lan hauek egiteko beste jende askoren laguntza izan du, batzuk bere taldekideak dira, berak gitarra jo bitartean bere taldekideek beste instrumentu batzuk jotzen baitituzte: Rafa Rueda (Gitarra elektrikoa), Bingen Mendizabal (Biolina), Saihela (Bateria), Koldo Uriarte (Teklatuak eta ahotsa), Nika (Biolina). Horietaz gain jende ezagun dezentek parte hartu du bere diskoetan: Iñaki Aurrekoetxeak, Iñaki Zabaletak, Kirmen Uribek …
Jendearen iritziz haur baten begirada eta irribarrea du eta aingerutxoa dirudi. Horretaz gain, bere kanta lasaiak entzutea, bere begirada begiratzea eta ahots tonua entzuteak asko erlaxatzen duela esan dezaket. Bere kantek, tonu konstante bat dute eta erritmo berdintsu bat denbora gehienean.

Azkenik, komentatu nahi dut bere musika gustuko dutenek eta oraindik entzuteko aukerarik izan ez dutenek, kontzertu batzuk badituela gure herritik ez oso urrun.
Eta oraindik entzuteko betarik edo aukerarik izan ez dutenei, Mikel Urdangarinen musika apur bat entzutea gomendatzen diet.

Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.