Artxiboa: 2007 Apirila
Asteazkena, 2007 Apirila 25
Pasa den asteazkenetik (apirilaren 18a) eta batez ere ostegunean, telebista jarriz gero, berri bakarra zen nagusi kirol arloan:Leo Messik Getaferi sartu zion gola. Aspertuta bukatuko zuten seguruenik futbola gustatzen ez zaien pertsonek hainbeste aldiz jokaldi berbera ikuspuntu desberdinetatik ikusi ondoren. Futbola gustuko dugunok, aldiz, behin eta berriz ikusi arren, argentinar honek egindako jokaldia miresten jarraitzen […]
Gure txokoa |
Asteazkena, 2007 Apirila 25
Apirilak 23 dugu eta gaur liburuaren eguna ospatzen da mundu osoan. Ehun baino lurralde gehiagok parte hartuko dute Liburuaren eguneko hamabigarren edizio honetan.
Oso egun garrantzitsua dugu Miguel de Cervantes eta William Shakespeare idazle handiak egun berean hil zirelako. Bi idazle hauek literatura unibertsalaren jenio handiak izan ziren.Honen ondorioz, 1996.urtean Unesco-k erabaki zuen egun […]
Gure txokoa |
Asteartea, 2007 Apirila 24
Guild Wars 2005ean sortu zen online rol bideojokoa da. Bertan, pertsonaia bati gorputzeko itxura eta nahi den izena jarri eta gero, Tyria izeneko mundu birtual batean abenturak izateko aukera ematen du.
Normalean, online jokoek kuota berezi bat ordaintzea eskatzen dute, baina Guild Wars-ek ez du aparteko kuota hau eskatzen, eta askok pentsatuko dute hau izan dela […]
Gure txokoa |
Astelehena, 2007 Apirila 23
Joan den apirilaren 23an Errealak 1.mailara igo zeneko 40. urteurrena ospatu zuen. Hala ere jende askok pentsatuko du: azken urtea ote? Baina denok espero dugu hala ez izatea.
Errealaren ibilbidea 1. mailan 1967ko apirilaren 23an hasi zen. 5 denboraldi zeramatzan 2. mailan, hala ere, ordura arte ez zituen inoiz 3 urte baino gehiago igaro maila horretan; […]
Gure txokoa |
Astelehena, 2007 Apirila 23
Lehengo igandean (07/04/15) 14 urteko Jairo Miguel toreatzaile espainarra Aguascalientes izeneko zezen-plazan toreatzen aritu zen “San Markos” feriaren barruan. Berak ilusio ikaragarria zeukan festa honen aurrean, horregatik arratsaldeko bigarren zezena, 430 kilokoa, gerturatzen ari zitzaiola ikusi zuenean belauniko jarri zen bere doai guztiak erakusteko asmoz. Baina horretan ari zela, zezenak harrapatu egin zuen eta […]
Gure txokoa |
Ostirala, 2007 Apirila 20
Hilabete honetako Muy interesante aldizkaria irakurtzen ari nintzela, artikulu batek harrituta utzi ninduen; izenburua: “Bichos colocados”.
Artikulu horrek dioenez, etologoek (animalien jokabideak aztertzeaz arduratzen diren pertsonak) substantzia mozkorgarriak nahita bilatzen dituzten 400 espezie sailkatu dituzte. Hainbat ikerketa egin ostean, etologo eta biologoek katalogo antzeko bat osatu dute. Bertako protagonistak: nektare mozkorgarri bati […]
Gure txokoa |
Ostirala, 2007 Apirila 20
Orain dela aste batzuk hasi zenFormula1-eko Munduko Txapelketa. Inoiz baino lehiatuagoa izango den susmoa dute antolatzaileek. Udaran zehar autoak hobetu egin dituzte eta parekotasun handia dago auto gehienen artean. Gidariak ere auto etxez aldatu egin dira, adibidez, Alonso Renaultetik Mclarenera joan da eta Raikkonen, berriz , Mclarenetik Ferrarira, M. Schumacher gidari handiak utzitako tokia betetzera. […]
Gure txokoa |
Ostirala, 2007 Apirila 20
Gaur egun, eskola gehienetan bullying kasuak daudela ikus daiteke.Gero eta gehiago daude, gehien bat DBHn eta beste hainbat ere gertatzen dira lehen hezkuntzan.Bullying-a tratu txar fisiko edo psikologikoari deitzen zaio,ume batek beste batengandik edo beste batzuengandik jasotzen duena.Erasotzaileak krudelki portatzen dira biktimarekin,eta hauen helburua biktima beldurtzea edo menderatzea da,baina beste kasu batzuetan erasotzaileek jotzeko beharra […]
Gure txokoa |
Ostirala, 2007 Apirila 20
Horixe da eskizofrenia. Gutxi gorabehera biztanleriaren %1ek izaten du gaixotasun hau, esaterako, Espainian 400.000 pertsonak. Eskizofrenia buruko gaixotasun oso serioa da, eta pairatzen dutenei errealitatea eta alegia bereizten zaila egiten zaie. Modu logikoan gogoeta egiteko zailtasunak dituzte. Horretaz gain, beraien portaeran aldaketak dituzte, komunikatzeko, sentitzeko… gaitasuna murrizten zaie eta besteengandik aldentzeko joera izaten dute. Gaixo […]
Gure txokoa |
Asteazkena, 2007 Apirila 18
Gaurkoan, azken bolada honetan hain ezagun egin den programa bati buruz hitz egingo dizuet, Google Earth hain zuzen. Programa informatiko hau Keyhole enpresak sortu zuen eta hasiera batean ordaintzea beharrezkoa zen erabili nahi zutenentzako. 2004ko urriaren 27an, ordea, Google famatuak erosi zuen eta 2005eko maiatzean bertsio berri bat atera zuen, oraingo honetan dohain. Programa honek […]
Gure txokoa |