Google Earth:

2007 Apirila 18

Gaurkoan, azken bolada honetan hain ezagun egin den programa bati buruz hitz egingo dizuet, Google Earth hain zuzen. Programa informatiko hau Keyhole enpresak sortu zuen eta hasiera batean ordaintzea beharrezkoa zen erabili nahi zutenentzako. 2004ko urriaren 27an, ordea, Google famatuak erosi zuen eta 2005eko maiatzean bertsio berri bat atera zuen, oraingo honetan dohain. Programa honek satelitez ateratako argazkiak hartu eta munduaren mapa bat sortzen du eta honi esker, munduko edozein toki bisitatu dezakegu gure etxetik.

Balio desberdin asko izan ditzake, mundua ikusteaz aparte, mapa antzera ere erabili dezakegu, hotelak, eskolak, dendak… aurkitzeko eta berorietara iristeko bideak jakiteko edo eta oporretara goazen tokia egon baino lehenago bisitatzeko.

Dena den, badaude beste helburu batekin erabiltzen dutenak programa hau, “Google Earth mania” antzeko bat sortu da, eta jendea gauza arraroak bilatzen ibiltzen da mundu osoan zehar, eta honela mundu osoan buelta eman du argazki batek: neska bat teilatuan topless-en eguzkia hartzen. Beraz, kontuz ibili beharko dugu zer egiten dugun hemendik aurrera teilatupean ez baldin bada, behintzat.

Hain handia izan da mundu osoan izan duen onarpena, Googlek programa berri bat atera duela, momentuz proiektu txiki bezala eta prestazio gutxirekin, baina izena entzutearekin bakarrik jada izugarrizko zirrara sortzen du, Google Mars, hau da, Google Earth-ek munduaren argazkiak eskaintzen dizkigun bezala, honek Marte planetarenak.

Ikusi beharko dugu teknologia berri hauek aurkezten diguten hurrengo gauza zer den

Topless-eko NeskaTopless egiten ari zen neskaren argazkia.

Google MarsMarteren mapamundia.

Donostia Google Earth-etik ikusia.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta