ANIMALIAK DROGATZEN DIRENEAN…
2007 Apirila 20
Hilabete honetako Muy interesante aldizkaria irakurtzen ari nintzela, artikulu batek harrituta utzi ninduen; izenburua: “Bichos colocados”.
Artikulu horrek dioenez, etologoek (animalien jokabideak aztertzeaz arduratzen diren pertsonak) substantzia mozkorgarriak nahita bilatzen dituzten 400 espezie sailkatu dituzte. Hainbat ikerketa egin ostean, etologo eta biologoek katalogo antzeko bat osatu dute. Bertako protagonistak: nektare mozkorgarri bati menpe dauden inurriak, perretxiko aluzinagarriak atsegin dituzten oreinak, txori mozkorrak, “botelloia” egiten duten Afrikako elefanteak…
Egia da animalia batzuen jokabideak, batzuetan, gureen oso antzekoak direla. Adibidez, orangutanak bere kume
ei besarkatu egiten diete, elefanteek negar egiten dute… Baina harrigarriena dena da animalia askok drogak kontsumitzen dituztela.
XX. mendearen amaieran, zientifikoek drogatzen ziren 40 espezie aurkitu zituzten. Urte batzuk geroago, 300 ziren. Gaur egun, 380 dira naturak doan eskaintzen dituen drogak bilatzen dituzten animaliak.
Animalia drogazaleetarikoekin egin dituzten ikerketak ondorengoak dira:
1.- Zilla x notada izeneko armiarmak substantzia psikotropikoak zituzten inurriekin elikatu zituzten. Horren ondorioz, armiarma-sare korapilotsuak egin zituzten; diseinuak arabeskoa zirudien.
2.- Tximeleta esfingearen kasuan, lore jakin batzuen nektarra kontsumitzen duenean, lurrera erortzen da erabat zorabiatuta.
3.- Elefante afrikarrek, bertako zuhaitz batzuen fruituak atsegin dituzte, alkohol kantitate handia baitute. Mozkorraldia ez da ustekabekoa. Izan ere, elefanteek taldea utzi eta egunean 30km egiten dituzte zuhaitz horietako fruitu horiek dastatu ahal izateko. Ondorioz, edozein mugimenduren aurrean, izutu egiten dira.
4.- Siberiako oreinek, perretxiko aluzinogenoak gustuko dituzte. Jaten dituenean, erotu egiten dira eta alde batetik bestera korri egiten dute, lepoa bihurrituz.
Azkenik, aipatzekoa da arazo honi aurre egiteko eta animaliak “desengantxatzeko”, Estatu Batuetan errehabilitatzeko abeletxeak sortu dituztela.
Inoiz topatuko al dugu animaliaren bat sagardotegi, taberna edo jatetxe batean?


Iruzkin bat “ANIMALIAK DROGATZEN DIRENEAN…”
01
Zuri ez ezik, niri ere asko harritu nauen gaia da hau. Zure idatzia irakurririk, honi buruzko iruzkintxo bat egitea erabaki dut. Gehien txunditu nauena animaliak ere nahita drogatzen direla izan da, eta guk, pertsonak, izan ditzakegun arrazoi berdinengatik hartzen omen dituztela substantzia horiek ere izan da. Beraz, hauek hartzen dituztenean, badakite zer egiten duten. Ez dituzte kasualitate hutsez kontsumitzen. Harrigarria benetan. Ia sinets gaitza da txakurra bat, jirafa bat, ondo pasatzeko, indarra hartzeko… zenbait substantzia hartzen ikustea. Hala ere, ez da ezinezkoa. Izan ere, zure idatziak, nire anaiak bere katuarekin izan zuen istoriotxoa ekarri dit gogora. Orain jakin dezaket nire nebaren katuak, Mikak, ez zuela nahigabe droga kontsumitzen. Arrazoien bat izan behar zuen marihuana hostoak jateko. Nire anaiaren bizilagunak marihuana landare bat landatua zuen balkoian. Mikak salto egiten zuen bestaldera ia egunero eta marihuanaren hostoak jaten zituen. Gero, bizilagunak, nire anaiari, katua erabat kolokatuta ekartzen zion beso artean. Etxean sartu orduko, katuak bazter guztiak jotzen zituen aldez alde oinez zebilen bitartean. Izugarrizko algarak botatzen genituen bere kontura, nahiz eta bagenekien irtenbide bat jarri behar geniola horri. Azkenean, bizilagunak marihuana beste leku batean landatzea eskatu genion, eta honek onartu egin zuen. Zorionez, katuak ez du ondorengo efekturik izan eta jada ez dago “engantxatuta”. Beraz, oraingoz ez dugu Estatu Batuetako errehabilitatzeko abeletxera joan beharrik.
Ondorioz, pertsonak harri berarekin estropezu egiteaz gain, animaliak ere zenbait estropezu egiteari gustua hartu diotela esango nuke. Martxa honetan, asko eta asko, lurretik altxa gabe geratuko direla uste dut.
Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.