Bullying-a
2007 Apirila 20
Gaur egun, eskola gehienetan bullying kasuak daudela ikus daiteke.Gero eta gehiago daude, gehien bat DBHn eta beste hainbat ere gertatzen dira lehen hezkuntzan.Bullying-a tratu txar fisiko edo psikologikoari deitzen zaio,ume batek beste batengandik edo beste batzuengandik jasotzen duena.Erasotzaileak krudelki portatzen dira biktimarekin,eta hauen helburua biktima beldurtzea edo menderatzea da,baina beste kasu batzuetan erasotzaileek jotzeko beharra daukate eta horregatik hartzen dituzte jarrera hauek.
Lau motatako bullying-a dago: fisikoari dagokionez,ostikoak,bultzadak,objektuekin erasoak,etab.egiten direnak bereziki.Kasu gehiago ematen dira lehen hezkuntzan DBHn baino. Egoera psikologikoari dagokionez,biktimaren autoestima suntsitzen saiatzen dira eta bere beldurra handitzen dute kasu gehienetan. Hitzen bitartez,berriz,biktimari “izengoitiak” jartzen dizkiote eta iraindu egiten dute,besteen aurrean lotsagarri utzi eta bere akats fisikoak denen aurrean esanez.Hau da gehien gertatzen den bullying mota.Azkenik,bullying soziala deitutakoa dago,non erasotzaileek biktima besteengandik aldendu nahi duten. Bullying kasu asko ezagutzen dira,adibidez, Hondarribiko Jokinen kasua. 2004ko irailaren 21ean Jokinek 14 urteko 4.DBH-ko ikaslea Hondarribiko Talaia institutuan,bere buruaz beste egin zuen urte betez bere ikaskideen erasoak sufritu eta gero.Bere buruaz beste egin zuen Hondarribiko harresi batetik jauzi eginda. Hau gertatu eta gero,institutuak zortzi ikasle egotzi zituen eta hezkuntza zerbitzuak tutore bat jarri zion horietako bakoitzari beraien irakaskuntza etxean jasotzeko,baina ikasle hauen familiek ikasle hauek berriro eskolan onartzeko eskatu zuten. Fiskaltzak kasu hau kalifikatu zuen “erailketa eta suizidioaren eragile”tzat.

Horrelako ehundaka kasu daude Espainian gaur egun eta Jokinen kasua ikusita,denok bullyingaren aurka egon beharko genuke,hainbat umeren bizitza honen ondorioz kaltetzen dituztelako.Beraz,orain gure txanda da arazo honi irtenbidea aurkitzeko.Stop bullyingari!!

Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.