F1eko 2007ko munduko txapelketa
2007 Apirila 20
Orain dela aste batzuk hasi zenFormula1-eko Munduko Txapelketa. Inoiz baino lehiatuagoa izango den susmoa dute antolatzaileek. Udaran zehar autoak hobetu egin dituzte eta parekotasun handia dago auto gehienen artean. Gidariak ere auto etxez aldatu egin dira, adibidez, Alonso Renaultetik Mclarenera joan da eta Raikkonen, berriz , Mclarenetik Ferrarira, M. Schumacher gidari handiak utzitako tokia betetzera. M. Schumacherrek munduko 7 titulu irabazi ondoren, 38 urterekin autoen mundua uztea erabaki du. Pilotu hau azken urteetako piloturik onena izan da. 
Hau dela eta, aurtengo txapelketa erabat irekia geratu da baina irabazteko bi hautagai nagusi azaltzen dira denen ahotan: Alonso, aurreko urtean txapeldun izandakoa, eta Raikkonen. Adituen ustez, bi hauek dira faborito nagusiak.
Munduko txapelketa honetan 17 proba egongo dira urtean zehar. Proba bakoitzean pilotuek puntuak lortzen dituzte karreran lortutako posizioaren arabera. Azken urte hauetan, antolatzaileek aldaketa batzuk egin dituzte txapelketa lehiatuagoa izan zedin eta baita lortu ere. Aldaketa horien ondorioz, autoak berdintsuagoak geratu dira eta gehiago nabarmentzen da gidariaren kalitatea, nahiz eta oraindik badauden auto batzuk asko hobetu behar dutenak maila onera iristeko.
Aurtengo txapelketa azken urteetako zirraragarriena izango delakoan gaude eta ea ez ditugun beste batzuetan egoten diren bezalako istripu larri asko ikusten.

Auto hauek oso seguruak dira eta istripu askotan edo ia gehienetan ez da ezer pasatzen, segurtasun handia baitago zirkuituan eta baita autoan ere. Autoak oso gogorrak dira eta pilotuak segurtasun handiko metodoak erabiltzen dituzte autoan ibiltzeko. Segurtasun metodo hauek gabe ia ezinezkoa izango litzateke honelako istripu batetik ondo irtetea, kontuan izan behar baita auto hauek 300km/h-tik gorako abiadura hartzen dutela.

Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.