41. urtearen bila

2007 Apirila 23

Joan den apirilaren 23an Errealak 1.mailara igo zeneko 40. urteurrena ospatu zuen. Hala ere jende askok pentsatuko du: azken urtea ote? Baina denok espero dugu hala ez izatea.

Errealaren ibilbidea 1. mailan 1967ko apirilaren 23an hasi zen. 5 denboraldi zeramatzan 2. mailan, hala ere, ordura arte ez zituen inoiz 3 urte baino gehiago igaro maila horretan; baina lehen esan bezala, apirilaren 23an mailaz igotzea lortu zuten Andoni Elizondoren mutilek eta oraingoz ez dira berriro jaitsi, nahiz eta aurten larri dabiltzan maila eusteko borrokan.

1967ko denboraldi hartatik gogoan hartu beharreko datu batzuk daude: azken 16 partidetatik 14 irabazi zituen Errealak. Denboraldi guztian zehar 30 partidatik 21 irabazi behar izan zituen mailaz igotzeko eta Puertollanora joan zenean azken partida hura jolastera, oraindik puntu baten premia zuten mailaz igo ahal izateko. Beraz, egun hartan (apirilaren 23an) gipuzkoar ugari zegoen Puertollanon Errealaren partidua ikusteko gogoz. Calvo Sotelo taldea irabazten hasi zen eta 2 golen errenta ateratzen zion talde gipuzkoarrari; ordurako bai jokalariak eta bai afizioa ezin urduriago zeuden, baina Errealak partida irabazteko borrokan jarraitu zuen eta aurkariaren gainera bota eta erasoan hasi zen. Horrela, aldea gutxitu egin zen Boronaten burukada bati esker eta jendea lasaitzen hasi zen, oraindik 30 min. geratzen ziren. Partida amaitzeko 9 minutu falta zirela iritsi zen poza! Jesus Arambarri gazteak (egun hartan debutatu zuen) gola sartu eta horrela, Errealak partida berdindu eta mailaz igotzeko puntua lortu zuen. Gol hura Gipuzkoa osoak ospatu zuen eta baita 14 urte beranduago Zamorak sartu zuen hura ere, orduan Liga irabazi baitzuen Errealak.

Puertollanoko lehen gola (Boronatek sartua)

Aurten ordea, 1. mailara igo zeneko 40. urteurrena ospatzen dugun urte honetan, Erreala kinka larrian dabil duela 40 urte lortutako gipuzkoar askoren ametsa ez amaitzeko. Badirudi denboraldia amaitzear dagoen honetan, borroka egiteko prest daudela eta ez dutela amore emango. Ea hala den eta beste urte askoz mailari eusten dioten.

Aupa Erreala!!!!

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat “41. urtearen bila”

  1. 01

    Albiste hau telebistan entzun nuenean barregurea sartu zitzaidan. Zertarako hitz egiten dute honi buruz, gaur egungo egoera momentu batez ahazteko?

    Errealak bizi duen egoera ez da erraza, baina okerrena da azken momenturarte urtero bezala Anoetara joaten garenok sufritzen jarraitzen dugula. Ez dut uste aurten salbatuko direnik, eta lehen mailan jarraiztea lortzen badute ere zertarako izango da? Hurrengo urtean egoera berdinean egoteko?

    ...Dor...-(e)k 2007 Maiatza 10-(e)an bidalia
    Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta