Jairo Miguel 14 urteko toreatzailea

2007 Apirila 23

Lehengo igandean (07/04/15) 14 urteko Jairo Miguel toreatzaile espainarra Aguascalientes izeneko zezen-plazan toreatzen aritu zen “San Markos” feriaren barruan. Berak ilusio ikaragarria zeukan festa honen aurrean, horregatik arratsaldeko bigarren zezena, 430 kilokoa, gerturatzen ari zitzaiola ikusi zuenean belauniko jarri zen bere doai guztiak erakusteko asmoz. Baina horretan ari zela, zezenak harrapatu egin zuen eta oso larri utzi zuen adarkada sakon bat jaso zuen. Honek bi saihets-hezur hautsi, ezkerreko birika zulatu, aorta urratu eta gibela mindu zion. Gainera, ebakuntza egin zioten medikuek adarkada bihotzetik pare bat zentimetrotara igaro zela esaten dute eta, beraz, torero gaztea bizirik egotea mirari bat dela.
Hala ere, Jairo Miguel 8 urte zituenetik jartzen da zezenen aurrean eta hau ez da adarkada bat jasotzen duen lehen aldia. 2006ko urtarrilaren 15ean, 12 urte zituela, zezenak eskumuturretik adarra sartu eta hautsi egin zion. Hala ere, toreatzaile gazteak aurrera jarraitu zuen eta animaliaren isatsa eramatea lortu zuen. Gero, 2 hilabetez egon behar izan zuen zezen baten aurrean jarri gabe.

Jairo Miguel

Jairo Miguel ez da Espainiatik Hego Amerikara joaten den lehenengo toreatzailea. Izan ere, Espainian adin-muga hamasei urtetan dagoen bitartean, Mexikon 9 urteko umeak zezen-plazetara ateratzen dira beraiek baino 10 aldiz handiagoak diren animalien aurrean jartzera. Gainera, esan beharra dago, ume toreatzaile hauek ikuskizun handia direla Hego Amerikako lurralde ezberdinetan.
rafita mirabal
Baina nobilero espainiarrak jaso duen adarkadak polemika handia sortu du Mexikon toreatzaileek daukaten adin mugaren inguruan.
Juan Carlos Lópezek, Mexikoko zezen plazako gerenteak, dio zezen-plaza honetan adin txikiagoko umeek ere toreatu dutela. Adibidez, 9 urteko Rafita Mirabal. Izan ere, ez da arraroa Mexikon 12 edo 13 urteko gazteak plazan alternatiba hartzen ikustea. Hala ere, zezenak ikustera joaten diren guztiak ez daude adin muga honekin ados, ikusten baitute pertsona hauek gazteegiak direla zezen baten aurrean jartzeak daukan arriskua ikusteko.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta