Guild Wars

2007 Apirila 24

Guild Wars 2005ean sortu zen online rol bideojokoa da. Bertan, pertsonaia bati gorputzeko itxura eta nahi den izena jarri eta gero, Tyria izeneko mundu birtual batean abenturak izateko aukera ematen du.

Normalean, online jokoek kuota berezi bat ordaintzea eskatzen dute, baina Guild Wars-ek ez du aparteko kuota hau eskatzen, eta askok pentsatuko dute hau izan dela joko honen arrakastaren zergatia. Hala ere, esan beharra dago joko honek lortu duen arrakasta ez duela lehenago emandako arrazoiarengatik lortu, duen kalitateak sobera eman baitio. Gainera, azken urteotan gehigarri ugari izan ditu: Guild Wars Factions eta Guild Wars Nightfall (biak 2006an). Hiru kapitulu hauek mundu osoan duten arrakastak urte honetako udan beste laugarren zati bat sortzea ekarri du, Guild Wars Eyes Of The North, hain zuzen.

Laugarren zati honek barietate edo baliabide handiagoak eman nahi dizkio jokoari, pertsonaia desberdin gehiago sortzeko aukera emango ditu eta hainbat aurrerapen ekarri. Normalean, lehenengo jokoak bortz pertsonaia desberdin sortzeko aukera ematen du, eta beste bi gehigarriek bina eskaintzen dituenez, guztira bederatzi pertsonaia desberdin daude aukeratzeko, bakoitza bere zaletasunekin;horregatik pentsa dezakegu laugarren gehigarri honek beste bi pertsonaia ekarriko dituela, baina oraingoz gutxi dakigu honi buruz.

Hala ere, hurrengo zati honetaz ziur dakigun gauza bakarra bere estrenaldiko eguna da, eta beste guztia zurrumurruak besterik ez dira. Orain, itxarotea bakarrik geratzen zaigu.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat “Guild Wars”

  1. 01

    Egia esan harrigarria da bideo joko hauek aurreratzen ari direna, duela urte gutxi bi makil gora eta behera pilota batekin erdian, eta orain pertsonai eta guzti… ongi iruditzen zait aurrerakuntza hau, gehien bat beste pertsonekin jolasteko balio baldin badute. Espero dut horrelako joko asko ateratzea, baino rol-ekoak izan beharren, beste motatakoak ere. A! eta joko honetan bezala kuotarik ordaindu behar ez izatea, nahikoa ordaintzen bait dugu jokoa eta interneteko konexioa.
    Beno agur!!!

    etxebeste-(e)k 2007 Maiatza 6-(e)an bidalia
    Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta