Argentinatik La Masiara
2007 Apirila 25
Pasa den asteazkenetik (apirilaren 18a) eta batez ere ostegunean, telebista jarriz gero, berri bakarra zen nagusi kirol arloan:Leo Messik Getaferi sartu zion gola. Aspertuta bukatuko zuten seguruenik futbola gustatzen ez zaien pertsonek hainbeste aldiz jokaldi berbera ikuspuntu desberdinetatik ikusi ondoren. Futbola gustuko dugunok, aldiz, behin eta berriz ikusi arren, argentinar honek egindako jokaldia miresten jarraitzen dugu. Jende askok Diego Armando Maradonak Mexikoko Munduko Kopan sartu zuen golarekin konparatzen du eta esan beharra dago biak direla ikaragarriak.
Lionel Andrés Messi Rosarion (Argentina) jaio zen 1987ko ekainaren 24an. 5 urte zituenean Grandoli futbol taldean hasi bazen ere, 1995ean Newell´s Old Boys taldeak fitxatu zuen. Bertan urte batzuk jokatu ondoren oso maila onean, 2000 urtean, hormona arazo bat zela eta, gaixotasun honi irtenbide bat bilatzeko asmotan, Leok Argentina utzi behar izan zuen. Honen ondorioz, Bartzelona futbol taldea izango zen tratamendu hau ordainduko ziona mutilak klub honetako infantil taldean jokatzen bazuen. 16 urterekin Leo Messik lehen taldearekin debutatzeko aukera izan zuen Portoren kontra jolastutako partida batean.
Gol hau sartu baino lehen Messi futbolean jokatzen ikusiten zuten askok behin eta berriz esaten zuten mutil honek berezko talentua zuela eta Maradona handia bezalakoa izateko aukera handiak zituela. Hala ere, berari ez zaizkio asko gustatzen konparazioak eta bere jokoa Maradonarena bezalakoa dela esateak ilusioa egiten badio ere, bere idoloetako bat delako, bera bezalakoa izateko asko geratzen zaiola dio. Maradonaz gain berak miresten duen beste jokalari bat Pablo Aimar Zaragozako jokalaria dela aitortzen du, eta zorte handia duela dio berarekin Argentinako selekzioan jokatzeko aukera duelako.


2 Iruzkinak “Argentinatik La Masiara”
01
Egia esan harrigarria jokalari honek Bartzelonari eman dion dinamismoa. Maradonaren antzeko gola sartzeaz aparte, Messik partidu askotan Bartzelonaren salbatzaile izan da (urrunago joan gabe Madril-Bartzelona partidan) eta, nire ustean behintzat, noizbait munduko jokalari onenaren saria irabazteko aukeratua izan beharko luke, edo hala ez bada ere, behintzat lehen hiruretakoa izatea merezi du.
Testuari dagokionez, euskera maila ona duzula erakutsi duzu, eta testua irakurtzeko erraza izatea lortu duzu (ez dela erraza).
Besterik gabe…AYO! Eta gora Messi!
02
messiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii gol gol gol golllllllllllllllllllllll
“messidona” jejej aupa dorleta earki indezu notizia bai horixe jeje. Asko gustatu zait, aspaldi enitzen sartu jinetajanen, oaintxe sartu naiz ta juxtu hauxe ikusiet ta bai ondo iña dola notizia e jeje gainera super inportantea iruditzen zait pertsona hau aipatu beharra gure blog-ean jeje. bueno ba aio danoidi
Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.