Liburu bat eskuetan
2007 Apirila 25
Apirilak 23 dugu eta gaur liburuaren eguna ospatzen da mundu osoan. Ehun baino lurralde gehiagok parte hartuko dute Liburuaren eguneko hamabigarren edizio honetan.
Oso egun garrantzitsua dugu Miguel de Cervantes eta William Shakespeare idazle handiak egun berean hil zirelako. Bi idazle hauek literatura unibertsalaren jenio handiak izan ziren.Honen ondorioz, 1996.urtean Unesco-k erabaki zuen egun hau liburuaren egun unibertsala izendatzea eta autorearen eskubideen eguna aldarrikatzea.
Unesco-k, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea, honekin lortu nahi duena irakurketa sustatzea eta argitaletxe industria eta autorearen eskubideak babestea da. Honetaz gain, liburuaren eta bere autorearen omenaldi bat egin nahi dute eta, batez ere, gazteei zuzenduta, hauek erakarri eta liburuak ekar dezakeen zoriontasuna erakusteko.
Egun honetan, baita ere, Inca Garcilaso de la Vega hil zen eta Vladimir Nabokov, Josep Pla edo Manuel Mejía Vallejo autoreak jaio ziren.
2006. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko bederatzi udalerritako liburutegi publikoek liburuak kalera atera zituzten Kultura Sailak bultzatu zuen Irakurri kanpainarekin bat eginez. Irakurtzeko zaletasuna eta liburutegiek eskaintzen dituzten zerbitzuak ezagutzera ematea dute helburu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen aurki dezakezu:


2006. urteko kartela
Aurtengo kartela

Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.