Artxiboa: 2007 Apirila
Asteazkena, 2007 Apirila 18
2004ko Gaztea Sarien jaialdia egin da aurten ere, eta sarituak hainbat izan dira. Giro bikaina egon da Ilaski Serrano eta Joseina Etxeberriak aurkeztutako gala horretan.
Aurtengo sari banaketan Athleticeko neskak, Iban Garate eta Nerea Alias, Julio Medem, Urtz, Kauta, Fito & Fitipaldis, Berri Txarrak, Su ta Gar, Eraso taldea eta Arabako Arazoak elkartea dira garaikurra […]
Gure txokoa |
Asteazkena, 2007 Apirila 18
Oporretatik itzuli eta hurrengo egunean izan nuen notizi honen berri.
Atzo, apirilaren 16an tiroketa bat izan zen Virginiako Unibertsitate Teknikoan (USA).
Unibertsitate hau, estatuko hego-mendebaldean dago kokatua eta 26.000 ikasle ditu.
Gertaera goizeko 7:30etan gertatu zen. Gizon batek pistola hartu eta 30 pertsona hil zituen eta beste 20 zauriturik atera ziren. Tiroketa unibertsitateko bi zona desberdinetan gertatu […]
Gure txokoa |
Asteazkena, 2007 Apirila 18
Juan Jose Briega, errenterian bizi denari, elkarrizketa interesgarri bat egin zioten atzoko “Diario Vasco” egunkarian. Gizon hau, psikologoa eta Babes Zibileko teknikaria da. Bere helburua, herritarrok, batez ere gazteok, prebentzio kontzeptua barneratzea da. Bere iritziz, oso entzuna baitago “yo controlo” esapidea.
Honekin amaitzeko berak proposatzen duena, zera da, hezkuntza programa bat. Bere iritziz, istripuei buruzko […]
Gure txokoa |
Asteazkena, 2007 Apirila 18
Espainiako Gerra zibila hasi eta bederatzi hilabetera, 1937ko apirilaren 26an, Francoren aliatu alemaniarren aire-armadako Condor legioak Gernikako herria bonbardatu zuen. Herrian azoka-eguna zen eta bertan bildutako herritarrei eraso zieten. Garai hartako gerra-material aurreratuena proba moduan erabili zuten. Herria txiki-txiki eginda utzi zuten eta bonbardaketaren ondoren Mola jeneralak Gernika hartu zuen.
Frankok beti ukatu egin izan […]
Gure txokoa |
Asteartea, 2007 Apirila 17
Aste santua ez da oso santua niretzat, baina jai egun batzuk edukitzeko aprobetxatuko dut, jende askok bezala. Apirilaren 2an hasten da oporraldi labur hau eta denok aprobetxatuko dugu zenbait bidaia egiteko edota lagunekin juerga onak botatzeko momentua aurkitzeko… Gaur egungo gazteok, eta pixkanaka-pixkanaka helduek ere bai, geroz eta garrantzia gutxiago ematen diegu ekintza erlijiosoei, […]
Gure txokoa |
Asteartea, 2007 Apirila 17
Jakingo duzuen bezala, otsailaren 22an, Betis-Sevilla derbya bertan behera utzi zuten Betiseko zale batek Sevillako entrenatzaileari botila bat bota ziolako. Botilak buruan eman zion eta Juande Ramos, Sevillako entrenadorea, konorterik gabe geratu zen ordu batez, gutxi gorabehera. Dagoeneko harrapatu dute botila jaurti zuena, 3. mailako […]
Gure txokoa |
Astelehena, 2007 Apirila 16
Natur zientzietako ikasleok azken ikasgaian ikasi dugun ataletako bat izan zen eta niri, bereziki, zirrara eragin zidan.
Orain hamar urte bete dira Dolly arkumearen klonazioa gertatu zenetik. Dolly-ren klonazioa lehendabiziko ugaztun heldu baten klonazioa izan zen. Oso garrantzitsua izan zen pauso hau injinerutza genetikoan, eta […]
Gure txokoa |
Astelehena, 2007 Apirila 16
Azkenaldian, oso famatua egin den liburu da Da vinci kodea, pelikula bat ere filmatu dute honen inguruan. Liburu honek polemika asko sortu du eta azkenetako bat, Michael Baigentek eta Richard Leighek, The Holy Blood and the Holy Grail (1982) liburuan oinarritua egoteagatik Da Vinci kodea, Dan Browni ezarri zioten demandarena izan da.
Azken egun hauetan, Londreseko […]
Gure txokoa |
Astelehena, 2007 Apirila 16
Ez dakit notizia honen berri duzuen ala ez eta ez dakit ezta ere zuen barruan inpakturik izan al zuen ala ez, baina ni asko harritu nintzen bai telebistan eta bai egunkarian ikusi nuenean.
Orain dela aste batzuk Katheryn Zubkov-en entrenatzaileak edo hobeto esanda aitak, sekulako golpeak eman zizkion 18 urteko gazteari. Katheryn neska ukraniarra da […]
Gure txokoa |