ETXEAN ONGI ETORRI; KANPOAN DELITU.

2007 Maiatza 2

Joan den larunbatean, apirilaren 21ean, “Nire hitze bertsoatan-Mi palabra en bertsos” liburuaren aurkezpena egin zuten Iruñako Kasino berrian. Liburu hau, Leitzako “Unión del Pueblo Navarro”ko (UPN) kontzejala den Pello Urquiolak idatzia da, eta Sahats argitaletxearen eskutik jarriko da salgai hemendik gutxira. Idazleak, hainbat dirulaguntza jaso ditu UPNren eta baita Leyre erakunde soziokulturalaren aldetik ere, liburua argitaratu zedin. Orain arte esandakoak ez du ezer berezirik, liburu batetaz ari naiz hizketan besterik gabe eta seguruenik lerro honetara iritsi zaretenerako aspertuak egongo zarete irakurtzeaz, badakit, baina, utzidazue liburuaren edukiaz hitz egiten eta ikusiko duzue nola aspertzea ezinezkoa den.

Espero dut azken esalditxoarekin intriga sortu izana, eta liburuak dakarrena zer den jakiteko irrikan egotea. Ea ba, ez naiz gehiago luzatuko. Sasi idazle edo bertsolari honek, idatzi duen gauzen artean, bat, zera izan da: “Nafarroatik moro guztiak bota behar dira”. Mingainari kosk egin gabe edo hobeki esanda eskuari lasai asko idazten utziz, horrelako hainbat bertso idatzi ditu Pellok bere liburuan, beti ere aurreko mezu berdina zabaltzen delarik. Adibide gisa, 11-M egunean gertatu zenaren inguruan idatzitako bertso baten amaiera azaldu nahi nizueke:
“Nik ez dakit ETAk asuntoan parte hartu ote zuen, baina, argi dago errugabeek ordaindu zutela. Orain denbora pasatzen joan ahala, gero eta argiago dakigu musulmanak izan zirela. Lehen ere Espainian moroekin arazoak izan bagenituen, orain ere ez al litzateke hoberena izango eurak Espainiatik botatzea?”.
Hara! Kasualitatea izango da! Baina, nahiz eta UPN-ko kontzejal batek hau idatzi eta idatzitakoak UPNren babesa izan, partidu berberak, aurten, Tafallako Udal hauteskundeetako listetan, musulmanak sartu ditu hautagai, “moroen” botoak ere eurenak izan daitezen. A ze kontraesana! Ezta?

Bertso arrazista hauek alde batera utziz, aipatu, badirela beste bertso batzuk okerragoak, Franco zenaren goraipamena egiten dutenak. Gaizki oroitzen ez banaiz, Francoren biziak iraun zuen bitartean diktadura batean bizi ginen, hori ikasi dugu guk behintzat aurten historiako klaseetan, eta denok hori diktadura izan zela pentsatzen dugula uste dut, baina, Pello Urquiola jaunak Franco demokraziaren idolotzat jartzen du hainbat bertsotan. Espainiar estatua diktadurara eraman zuen pertsona, zer eta orain demokraziaren irudi bilakatu al zaigu?

Suposatzen dut zuetako askok harridura aurpegia izango duzuela hau irakurtzen duzuen bitartean, baina, benetan diotsuet, ez nabil ezer asmatzen. Bestela ikusi idazlearen beste bertsoetako batzuk edo euren zatiak: “ Zu hil zinenetik ez dugu gauza onik Leitza aldean. Nazionalisten diktadura gogorrak dena hautsi eta galarazten digun bitartean, demokratok ahal duguna egiten dugu gaizkile hauetaz defenditzeko asmotan ” ; “ Franco hil zenetik ez dakit benetako demokrazia batean bizi garen ala ez” ; etab.

Gai hauez gain, beste hainbat ere jorratu ditu leitzar honek, nahiko zeresan ekarri dutenak gizartean. Adibidez: ikastola, Zapatero, PNV, Nafarroa, eta horrelako gaiak izan dira bere hitzetan ageri direnak. Baina, gauza ez da horretan geratzen, gai honek baditu beste bi gauza nafar asko eta asko mintzea lortu duena. Pellok, liburuaren aurkezpenean, nafar askok berak bezalaxe pentsatzen dutela esan baitzuen eta nafarren ahoa besterik ez zela, eurek pentsatzen zutena zioela. Badakigu, zorionez, ez dela horrela. Honek, esan bezala, asko mindu du nafar gizartea, baina samina ez da horretan geratzen. Pedro Pegenaute, Hizkuntza eta Unibertsitate Politika Zuzendariak esan baitu, liburu horren aleak erosteko asmotan dabilela bere departamentua, ondoren, zerbitzu publikora bideratuak izateko, hau da, liburutegietan, udaletxeetan, etab. jartzeko.

Hau, Alemanian Hitlerrekin, Italian Mussolinirekin, Chilen Pinochetekin, etab. egingo balitz, delitutzat joko litzateke, baina gure herriko gobernuak delitutzat jo beharrean, goraipatu egiten du eta, gainera, kaleratu dadin lagundu. Ezin dut ulertu nola kanpoan delitu denak, etxean ongi etorria jaso dezakeen.

Hemen Pello Urquiola bertsotan.Nere hitze bertsoatan (Pello Urquiola) liburua.

Albistea ikusteko, beste hainbat orrialde:

El Semanal Digital

Diario de Navarra

 

 

 

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta