Kirurgia plastikoa, zoriontasunerako bide zuzena?

2007 Maiatza 4

Gaur egungo gizartea guztiz obsesionaturik bizi da. Fisikoak izugarrizko garrantzia hartu du eta hau aldatzearren edozer gauza egiteko gai izaten gara. Pertsonak ez ditugu pertsonalki direnagatik baloratzen, kanpoko itxurarengatik eta fisikoarengatik baizik. Kirurgia plastikoa gero eta arruntagoa da sozietatean zehar, gero eta gehiago dira operatu egiten diren pertsonak: bai famatuak, bai pertsona arruntak.Esaten dutenez gainera…operazio hauek drogak bezalakoa dira, hasi eta pertsonak gero eta operazio gehiago nahi izaten ditu. Hasi eta ezin bukatu.Gizarteak orokorrean duen obsesioa gutxi izango balitz, telebista saioetan obsesio hau handitzeko pausoak ematen dituzte. Espainia mailan adibidez, telebista saio ezberdinak daude pertsonen fisiko eta gorputzarekin zerikusia daukatenak.Honen adibide argia “Cambio Radical” delakoa da. Programa hau, beraien fisikoaren ondorioz konplexu handiak dituzten pertsonengana zuzendua dago, beraien gorputza edo itxurarengatik sozietatean integratzeko zailtasunak dituzten pertsonengana zuzendua. Programan parte hartu ahal izateko hainbat ezaugarri betetzea beharrezko da, froga ezberdinak egiten zaizkio sartu nahi duen pertsonari parte hartu ahal duen edo ez argitzeko: test psikologikoak, medikuntza frogak eta kamara frogak.Pertsona askorentzat horrelako programa batean parte hartzea zoriontasunerako bide izan daiteke. Hala ere, pertsona asko izaten dira programa honetatik pozik ateratzen ez direnak. Operazio sinpleak eskatu eta guztiz aldatzen baitituzte, egun baten 6 operazio egitera iritsi arte.

Ana Belén Cote izeneko emakumearen kasua da hauetariko bat. Programan sartu zenean bere horzdura eta begitako arazoa konpondu nahi zituen. Ez zuen kontratuaren letra txikia irakurri eta konfiantza guztiarekin hau firmatu zuen. Berak eskatutakoa ez zioten egin eta horren truke rinoplastia bat, bular operazioa, liposukzio bat…egin zizkioten. Hau ikustean, programa uztea erabaki zuen.

Kasu aipagarriago bat Estatu Batuetako “ Extreme Makeover” (hemengo Cambio Radical) programan parte hartu nahi zuen emakume batena izan zen. Kellie McGee konplexuz beterik zegoen emakumea zen eta bere fisikoa aldatu ahal izateko esperantza guztiak “Extreme Makeover” programan jarri zuen. Programan parte hartzeko hartu ez zutela ikustean, bide motzena hartzea erabaki zuen, suizidatu egin zen.Kellie McGeeAna Belén Cote

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat “Kirurgia plastikoa, zoriontasunerako bide zuzena?”

  1. 01

    Asko gustatu zait aukeratu duzun gaia. Nire ustez, telebistan egiten ari diren gauza asko lotsagarriak dira, eta hau da, nire ustez, denetatik lotsagarriena. Pena ematen dit horrelako telesaiak egin beharra, beste pertsonen konplexuak azaleratzen dituzte dirua irabazteko, eta ez dute beste helbururik. Sarak aipatzen dituen kasuak muturrekoak dira, baina telesail hauek ez dituzte honelako kasuak bakarrik sortzen, anorexia, bulimia, konplexuak,… eta horiek ez dira argira ateratzen. Ez dakit zeinek duen erru gehiago, telebistek honelako programazioa eskaintzeagaitik, edo gizarteak honelakoak onartu eta ikusteagaitik.

    esnal-(e)k 2007 Maiatza 10-(e)an bidalia
    Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta