Iraganeko egun beltzak
2007 Maiatza 13
Gaur egun, askok eta askok ez daki zer zen eta den txondor bat, ez eta ikatza egurretik atera zitekeenik ere. Euskal Herrian ikazkinak asko izan ziren1940. hamarkadan ,baina, beste energi-iturrien aurkikuntzak egur-ikatza desagertzea eragin zuen1954-55ean.
Oraindik ere, batzuk geratzen dira, eta batzuetan garai zaharrak gogoratzen dituzte Alkizako Perikok eta Pedro Manuelek.
Ikatza egiteko ohitura herri txikiko baserrietako familietan betidanik egon izan da. Neguan egurra mo
ztera mendira joaten ziren, zuhaitzen izerdia bihotzetik hurbil zegoen garaietan, eta maiatza aldera mendian bertan txondorra egiten zuten. Txondorra
10-12 egunetan egiten zen, tarte honetan, zaindu egin behar zen erre ez zedin.
Ikazkin batek honela zioen: ”Nik, 12 urte nituela, aita mendian zenean, egunero igotzen nion afaria, eta berarekin geratzen nintzen lotan, baina hurrengo egunean ikastolara joan behar nuen. Gauak, txondor ondoan egindako txaboletan babestuta igarotzen genituen, harrizko txabolak ere baziren,baina, artzainek erabiltzen zituzten”.
Behin txondorreko egurra egosten zenean, hau da, ikatza
bihurtu zenean eta hoztu zenean 45 kiloko zakuetan sartuta etxera eramaten zuten. Etxera eramateko garaian idiaren indarra erabiltzen zuten, idi bakoitzean15-18 bat zaku eramaten zituzten eta txondor batetik 72 bat zaku ateratzen ziren. Prozesu honek hiruzpalau egun irauten zuen.
Ateratako ikatz gehiena saltzeko zen, eta Tolosan saltzen zuten. Tolosan, ia beti pertsona jakin bati saltzen zioten, eta zaku bakoitza, 9 kg-koa, 2 pezetatan saltzen zen.
Arestian erran bezala, energi-iturri berriak sortu zirenean ikatza egiteari utzi zioten, baina, baserritarrak azkar moldatu ziren aldaketa honetara, fabriketan lan eginez.
Ikazkinek dioten arabera, egur motaren arabera eta zein adar mozten den arabera ikatza ugariagoa eta hobea izaten omen da.
Gaur egun, prozesu zahar hau galdu egin da, gaur egun erosotasuna eta ekonomikoki merkea dena bilatzen dugulako.
Garai zaharrak gogoratzea ikaragarria da.

Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.