GRAN PRIX MOTORS

2007 Ekaina 7

“Gran Prix Motors”en, ezagunagoa moto GP izenarekin , aurtengo denboraldian lan handia egin dute bere antolatzaileek motor guztiak berdintsuak izan daitezen. Baina ,hala ere, badaude hainbat moto besteak baino hobeak direnak. Momentu honetan, Ducatia da motorik bizkorrena eta honen ondoren daude Honda eta Yamaha. Talde hauetan daude txapelketa honetako gidaririk onenak, Casey Stoner, Rossi, Pedrosa eta Hayden, lehengo urteko txapelduna.

Pilotu hauetan onena Rossi dela esan dezakegu, 7 Munduko Txapelketa irabazi baititu. Orain, ordea, pilotu lehiakorrak azaltzen ari dira eta geroz eta zailagoa egingo da Munduko Txapelketa irabaztea. Ikuslearentzat karrera guztiak izaten dira interesgarriak, hauetan lehia handia egoten baita. Aurtengo txapelketan Stoner gaztea dugu momentu honetan guztien buru; honen ondoren, Rossi pilotu handia dago.Moto hauek abiadura handiak hartzen dituzte, 300km/h-tik gorakoak, baina, hala ere, pilotuek segurtasun handia dute eta oso gutxitan egoten dira zaurituak. Zirkuituak oso ondo preparatuak daude moto hauek bertan arriskurik izan ez dezaten eta txapelketa hasi aurretik begiratzen dira zirkuitu guztiak, ea baldintza guztiak betetzen dituzten ikusteko.

Ez baditu betetzen zirkuitu hori Munduko Txapelketatik kanpo geratzen da. Normalean, karrerak bi astez behin izaten dira.Pilotuek eta motoek garrantzi handia dute, baina baita mekaniko eta taldeen jabeek ere, hauek gabe ezingo litzateke moto lehiakorrik egin. Mekanikoek, karrera bakoitzaren eta zirkuitu bakoitzaren arabera motoari aldaketa batzuk egiten dizkiote, bere errendimendurik onena lortzeko. Taldeen jabeek, berriz, dirua jartzen dute hobekuntzak egiteko.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta