PATXI EUGI BERRIZ ERE ONENEN ARTEAN

2007 Ekaina 7

Lesioen ondorioz 3 urtez 2.mailan eman eta gero, Patxi Eugi berriz ere onenen artean da. 2007ko buruz buruko txapelketa biribila egin du, semifinaletara iritsiz. Oso ibilbide zaila izan arren, Patxik iada lortu du lau onenen artean egotea Axier Olaizola eta Ruben Beloki kanpoan utzita. Final erdietan Abel Barriolaren aurka ezin izan zuen irabazi (11-22) baina berak dio nahikoa egin duela iritsi den lekura iristen.

Oso gazte zela hasi zen Patxi Eugi profesionaletan jolasten, 20 urterekin hain zuzen ere. Urte onak egin zituen profesional mailan Retegi II eta Titin III kanporatuz, esate baterako. Baina 25 urte zituela belauneko lesio batek kantxetatik kanpo utzi zuen nafarra. Lesiotik itzuli eta urtebete beranduago 2. mailan hasi zen jolasten forma hartzeko baina ez zuen itxura onik eman eta 2 urtez egon da Patxi 2. mailan.

Aurten hasi da Patxi berriz ere onenen artean jolasten eta momentuz gauzak oso ondo egiten ari da eta jendearen animoak jaso ditu egindako lanarengatik.

 





zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta