EGIN EUSKARAZ!!!

2007 Ekaina 15

Euskalerria, Euskal Herria ala…Euskadi,Euskal Autonomi Erkidegoa, País Vasco,Espainia, Frantzia…??? Egunak joan egunak etorri, badirudi gure herria urteetan izan dena kendu nahi digutela; gure kultura preziatuari bideak ixten dizkiote, egunkari eta komunikabide euskaldunak itxiz eta manipulazioaz. Hori gutxi balitz, Nafarroa eta Iparraldearen egoera oraindik larriagoa da, hiztun kopurua txikiagoa baita eta euskaldunak sufritutako erasoak are handiagoak. Goizean, kalean jendea gaztelaniaz entzuten dut, baita eguerdian ere. Gauean kuadrilan gero eta gehiago…Ni, behintzat, zorteduna naiz eta etxean euskaraz egiten dut, baña ezin dutenek? Ez dakit jendea nola bultzatu daitekeen euskaraz egitera, ez dira konturatzen euskararen jabe izatea nolako aberastasuna den, Europa eta munduko hizkuntza zaharrenetakoaren jabe izatea ez baita gutxi. Baina jakitea eta ikastea ez dira nahikoa, erabili egin behar da. Gure egoera ez da onena.
Gaztelania eta frantsesa bezalako bi hizkuntza sendorekin zaila da aurrera irtetea eta guztiok egin behar dugu zerbait horretarako, baina ez nago prest gure arbasoen borroka hemen amaitzeko, aurrera egin behar dugu, gure hizkuntzarekin ezin da etsi. Ea mezu hau Euskal Herri osoan eta Espainian eta Frantzian eta beste lurraldeetan zabaltzen den, hemen gaudela adieraziz, euskaldunak garela eta harro gaudel., euskara maite dugu eta euskaraz bizi nahi dugu!

GOGORATU: EGIN EUSKARAZ!

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta