AURTENGOAN BAI!!!!

2007 Ekaina 19

2006ko tenporadan, Ostadarrek, Lasarte-Oriako emakumezko futbol taldeak, kopako finala ez zuen eskuratu. Urte hartan partidua oso berdindua egon zen hasieratik bukaeraraino eta finala penaltitan erabaki zen . Giro polita sortu zen, bi taldeen jarraitzaileak bertan egon baitziren beraien taldea animatzen. Neskek gogor borrokatu zuten 80 minutu luzez. Okerrena iristear zegoen, penaltiak. Jokalariak urduritasunez jantzi ziren eta Lasarteko taldeak ondorio latzak jasan zituen ekipo bakoitzeko bost jaurtiketen ondoren, punteria ez baitzuten behar bezain txukun mantendu.

Aurtengoan ere finalak bide berdina jarraitu du, 80minutu eta penaltiak. Desberdintasun bakarra: oraingo honetan ekipoko zortzina penalti jaurti zituztela txapelduna erabakitzeko. Eta, zorionez, aurtengoan kopa etxera eramatea lortu zuen Ostadarrek.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta