FRANTZIAKO TOUR-A

2007 Ekaina 19

Itzuli hau Frantziako lurraldeetan zehar ibiltzen da 21 egunez, uztailaren 7an hasita. Lasterketa hau urteko garrantzitsuena dela esaten dute gehienek. Lasterketa honetan munduko txirrindularirik onenak izaten ditugu, hauen artean daude: Alejandro Valverde, Vinokourov, Sastre eta beste hainbat. Hauek dira itzulia irabazteko faborito nagusiak. Tour-a irabazitakoen artean Indurain dugu, honek 5 tour irabazi ditu; Eddy Merckx-ek ere beste 5 irabazi ditu, baina hauen gainetik jarri da Lance Amstrong txirrindulari handia, honek 7 irabazi ditu, gehien irabazi dituena da.

Aurtengo tour-a oso lehiatua izango delakoan daude, lehengo urtekoan ez baitzen lehia onik egon. “Operación Puerto”izeneko ikerketa baten ondoren txirrindulari askok eta askok ezin izan zutelako tour-ean parte hartu. Aurten ere tourraren antolatzaileek ez dute nahi ikerketa horretan inplikatua egon den inork parte hartzea eta taldeetako zuzendariek ere berdina esan dute. Lehengo urteko Frantziako tourrak oraindik ez du garailerik, a, irabazleak positibo eman baitzuen etapa batean. Horren ondorioz oraindik ez dute irabazlerik eman. Antolatzaileek eta zuzendariek ez dute berriro horrelakorik gertatzea nahi eta horretarako gero eta zigor gogorragoak ezartzen dizkiete positibo ematen duten txirrindulariei. Aurtengo tourraren ibilbidea, Nafarroatik pasako da, bertan 52km egingo dituzte eta gainontzekoak Frantzian zehar. Gainera, aurten aspaldian agertu ez den etapa bat egingo dute. Beraiek “etapa leyenda” dela esaten dute, aspaldiko tourretan beti egoten baitzen ibilbidean. Etapa hau Estrasburgo eta Ballon d´Alsace artean izaten da eta bi herri hauen artean 12 portu igo behar izaten dira, zein baino zein gogorragoak. Adituek diote etapa honetan asko jokatzen dela, tourra galdu daitekeela eta irabazteko pauso handi bat eman daitekeela.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta