THE BEATLES
2007 Ekaina 19
The Beatles orain arte egon den pop eta rock talderik garrantzitsuenetariko bat edo onenetariko bat izan da. Izugarrizko arrakasta izan zuen mundu mailan eta musika garaikideko historiako maila altuenetakoan kokatu ziren. Talde hau, John Lennon, Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starr-ek osatzen zuten. 1985ean 1.000 milioi disko saldu zituzten mundu osoan zehar. Kanturik arrakastatsuena Yesterday izan zen, historiako abestirik bertsionatuena da,2.500 bertsio ezberdinekin. Lehenego sormenetan rock and roll-ean oinarritutako pop kantak ziren, baladaren bat tartekatuta. 1962ko irailaren 11n “Love me do” lehenengo singlea kaleratu zuten. Denboraren poderioz, estilo desberdinak hartu zituzten konposaketetarako, nahasketetarako edo eszenariorako. Pop-a eta rock-a beti haien estiloaren erdi-erdian egon ziren, baina folka, country-a eta ska, besteak beste, erabiltzen eta nahasten ikasi zuten. Estiloak estilo, The Beatles taldea historiako talderik famatuenetarikoa izan da eta izango da.


Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.