Artxiboa: 2007 Azaroa
Asteartea, 2007 Azaroa 27
Denok dakigun bezala, Pele munduko jokalari onenetarikoa izan zen. Talde askotan eta bere selekzioarekin , Brasil, jokatu zuen eta mundial bat irabazi zuen.
Egun hauetan Londresen, Christie´s enkante etxeak bere kamiseta bat saldu du. Kamiseta hau Pelek erabilitakoa da, hain zuzen, 1970. urtean irabazitako mundialekoa eta finaleko lehen zatian erabilitakoa.
Enkante etxeak 68.900 euroan […]
Gure txokoa |
Asteartea, 2007 Azaroa 27
Jaialdia 2008ko otsailaren lehenengo astebukaeran ospatuko da.
Alfredo Landak Ohorezko Goya irabazi du egin duen lan zinematografikoarengatik eta saria hurrengo otsailean ospatzen den gala batean jasoko du. Gizon hau Madrilera joan zen Donostiatik 25 urte zituelarik, bere antzerki ikasketekin hasteko. Bere lehenengo debuta 1963. urtean izan zen “Atraco a las 3″ pelikulan. Hortik aurrera, estatu […]
Gure txokoa |
Igandea, 2007 Azaroa 25
Notizia originala (ingelesez)
Prentsan idazle basatiak daudela denok dakigu, baina interneten salseatzen aurkitu dudan notizia (orain dela aste batzuk publikatu zen) hemen idazteko aitzakia izan da.
Wall Street Journalen publikatu duten notizia batean esaten dute euskera ez dela eguneroko bizitzan erabiltzen (“Euskera just isn’t used in real life,” says Leopoldo Barreda, the head of the center-right(…) Popular […]
Gure txokoa |
Igandea, 2007 Azaroa 25
Shakira, abeslari kolonbiarra 1977ko otsailaren 2an jaio zen, Barrankillan.
Txikitatik gustatu zitzaion Shakirari abestea eta dantzatzea eta konkurtso musikaletan parte hartzen zuen.
Behin, konkurtso hauetako batean, Sony-ko errepresentante bat Shakirarengana hurbildu eta bere lehenengo diska grabatzeko aukera eman zion, 14 urte besterik ez zituela.
Diska honen izena, “Magia” izan zen.
Ordundik, beste 7 diska kaleratu ditu, azkenekoarekin (”Fijación […]
Gure txokoa |
Igandea, 2007 Azaroa 25
Euskaldunak 2007ko denboraldian sekulako fitxaketa egin du Pexe Tolosako jokalaria fitxatuz . Lehengo asteburuan estreinatu zen Euskaldunarekin 24 zenbakia atzean zeramalarik eta, nahiz eta galdu, fitxaketa ona egin dutela ikusi da. Gainera, gola sartu zuen. Jokalari honek aurrean jolasten du eta edozein momentutan gola sartzeko gaitasuna […]
Gure txokoa |
Igandea, 2007 Azaroa 25
Lehengo irailaren 29an Madrilen ospatu zen festistreet-a zertan datzan azalduko dizuet. Festistreet-a orain dela hiru urte sortu zen bmx txapelketa bat da, baina ez da edozein txapelketa bezalakoa, inolako baimenik gabe antolatzen baitute hango bmx zaleek. Bertara Espainia guztitik joaten da jendea parte hartzera eta ondo pasatzera. Jende gehiegi biltzen denez, 3 edo 4 taldetan […]
Gure txokoa |
Ostirala, 2007 Azaroa 23
2007. urte honetan ere, iritsi zaigu lau eta erdiko txapelketa eta erabakita daude finala jokatuko duten pilotariak.
Bi pilotari hauek finalera sartzeko zeuden faboritoen izenak hankaz gora jarri dituzte eta pronostiko guztien gainetik finalera sartu dira Barriola eta Titin III.a. Esan beharra dago, bi pilotari hauek meritu haundiak egin dituztela honaino iristeko eta joku maila […]
Gure txokoa |
Ostirala, 2007 Azaroa 23
Fotolog web orrialdeak arrakasta handia eduki du 2007aren hasieran gazteen artean gehien bat. Web orrialde hau, mundiala dena, edozein pertsonaren esku dago, bakoitzak bere txokoa edukitzeko. Bertan andoaindar askok parte hartzen dute, beste hainbat herrialdeetakoak parte hartzen duten bezala.
Ondoren jarritako link-ean zure kontua egin dezakezu eta baita munduko edozein pertsona bilatu eta bere fotolog-a bisitatu. […]
Gure txokoa |
Ostirala, 2007 Azaroa 23
Aurtengoan ere, abenduaren 14an, “40 principales” sariak, Madrileko “Palacio de Deportes”en banatuko dira. 17 sari banatuko dira bi mailatan banatuta: nazioartekoa eta nazionala. Sariak irabazteko aukera gehien dituzten abeslariak, Melendi eta La 5ª Estación dira, bosna sari-proposamen dituztenak. Hauen atzetik Miguel Bose, Antonio Orozco, Pereza… daude maila nazionalean. Nazioarteko mailan, berriz, Andres Calamaro, Coti, Jennifer […]
Gure txokoa |
Ostirala, 2007 Azaroa 23
Itsasuntziko garraioa gaur egun oso erabilia da. Gauza asko mugitzen dira hemendik hara. Baina kontu handia izan behar da garraiatutakoarekin, kasu askotan istripuak egon daitezkeelako, eta hondamendi izugarriak eragin ditzazkete.
“Volga-neft” petroliuntzi errusiarra igandean eguraldi txarrarengatik bi zatitan hautsi zen eta bere edukina, 4.000 tona olio erregai, itsasora bota zuen. Dagoeneko mantxa Errusiako kostaldera iritsi da. […]
Gure txokoa |