4 eta erdiko finala

2007 Azaroa 23

2007. urte honetan ere, iritsi zaigu lau eta erdiko txapelketa eta erabakita daude finala jokatuko duten pilotariak.

Bi pilotari hauek finalera sartzeko zeuden faboritoen izenak hankaz gora jarri dituzte eta pronostiko guztien gainetik finalera sartu dira Barriola eta Titin III.a. Esan beharra dago, bi pilotari hauek meritu haundiak egin dituztela honaino iristeko eta joku maila ikaragarria erakutsi dutela.

Esan beharra daukat oso gustura geratu naizela finalera sartu diren bi pilotariekin, Titinek bene-benetan merezi baitu honaino iristea eta txapela burura eramatea.

Hala ere, gehiago poztuko nintzateke Barriolak txapela eramango balu, nire gustukoa baita.

Finala abenduaren 2an jokatuko da eta inork ez du atzerapenik eskatu. Aipatzekoa Titinek partidua jokatzea eskatu duela finala baino lehen. Gainera, dagoeneko finalera joateko sarrera guztiak erabat agortu dira eta Ogetan jende andana biltzea espero da.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta