“40 principales” sariak.

2007 Azaroa 23

Aurtengoan ere, abenduaren 14an,40 principales” sariak, Madrileko “Palacio de Deportes”en banatuko dira. 17 sari banatuko dira bi mailatan banatuta: nazioartekoa eta nazionala. Sariak irabazteko aukera gehien dituzten abeslariak, Melendi eta La 5ª Estación dira, bosna sari-proposamen dituztenak. Hauen atzetik Miguel Bose, Antonio Orozco, Pereza… daude maila nazionalean. Nazioarteko mailan, berriz, Andres Calamaro, Coti, Jennifer Lopez, Rihanna, Shakira… dira sari hauetan sari-proposamenak dituzten abeslarietako batzuk.

Jaialdi honetara joateko sarrera guztiak bukatuta daude, sekulako arrakasta izan du. Jaialdi honetan, hainbat abeslarik hartuko dute parte, adibidez: Tokio Hotel, Nek, El sueño de Morfeo, Chenoa, Juanes… Hala ere, sari-proposamenak dituzten abeslari guztiak eta beste zenbait gonbidatu egongo dira bertan, gauaz gozatzen.

Aurreko urtean ospatu zen jaialdiak arrakasta handia izan zuen. Aurreko urtean sari gehien irabazi zituzten abeslariak, David Bisbal, Shakira eta El Canto del Loco izan ziren, baina Nena Daconte, Lucie Silvas eta La Oreja de Van Gogh ere sarituak izan ziren. Hauetaz gain, beste zenbait abeslari garrantzitsu egon ziren aurreko urteko jaialdian: Julieta Venegas, Maná, Melendi, Dover…

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta