Petroliuntziak Kostaldeetan Eragindako Hondamendiak

2007 Azaroa 23

Itsasuntziko garraioa gaur egun oso erabilia da. Gauza asko mugitzen dira hemendik hara. Baina kontu handia izan behar da garraiatutakoarekin, kasu askotan istripuak egon daitezkeelako, eta hondamendi izugarriak eragin ditzazkete.

Volga-neft petroliuntzi errusiarra igandean eguraldi txarrarengatik bi zatitan hautsi zen eta bere edukina, 4.000 tona olio erregai, itsasora bota zuen. Dagoeneko mantxa Errusiako kostaldera iritsi da. Agintaritzak ehun pertsona mobilizatu ditu isurkina garbitzeko. Jadanik 2.000 tona fuel daude errusiar kostaldeetan. Lehenengo hegazti hilak aurkitu dira.

Egun berean, bost ordu geroago, “Volnogorsk” itsasontzia hondoratu zen Errusian, baina honek azufrea zeraman. Bere edukina ere, 2.000 tona sufre, itsasora jausi da, baina hau ez da olio erregaia bezain kaltegarria ekosistema eta animalientzat. Garbitzeko lanak oso gogorrak eta intentsoak izaten ari dira errusiarrentzat.

Hilabete honetan “Prestige petroliuntziak Galiziako kostaldean eragin zuen hondamendia gertatu zela bost urte bete dira. Denok ondo dakigu nolako katastrofea izan zen istripu hau galiziar gizarte, ekosistema eta ekonomiarentzat.

Ezin dugu atzera egin eta egoerei aurre egiteko laguntzea besterik ez zaigu geratzen, asko eskertzen den laguntza ekintza. Eta kontu handiagoarekin ibili petroliuntziekin eta edozein untzi kaltegarrirekin. Segurtasuna gure esku dago eta.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta