Festistreet 3

2007 Azaroa 25

Lehengo irailaren 29an Madrilen ospatu zen festistreet-a zertan datzan azalduko dizuet. Festistreet-a orain dela hiru urte sortu zen bmx txapelketa bat da, baina ez da edozein txapelketa bezalakoa, inolako baimenik gabe antolatzen baitute hango bmx zaleek. Bertara Espainia guztitik joaten da jendea parte hartzera eta ondo pasatzera. Jende gehiegi biltzen denez, 3 edo 4 taldetan banatzen dira Madrilgo leku ezberdinetan.Taldetan banatuta daudela, indibidualki lehiatzen dira, galtzaileak eliminatuta gelditzen dira eta irabazleak hurrengo txandara pasatzen dira. Azkeneko txanda beti leku berean izaten da, Reina Sofia museoan.

Aurtengo edizioan 28100 Bmx Distribution-go jendeak bideo bat editatu du eta youtube-ra igo dute txapelketa nolakoa den erakusteko, baina argazkiak ikustea nahiago baduzue hemen jarriko ditut bi lotura: suricatesbmx eta Miguel Angel Pizarroren Flikr-a. Eta azkenik youtube-ko videoaren lotura: festistreet III.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta