Imanol Rojo, eliteko eskiatzailea
2007 Abendua 1
Baten batek ez badaki, aipatu beharra dago, Imanol, eliteko eskiatzailea dela. Izan ere, Espainiako azkeneko txapelduna da, beste garaipen esanguratsuen artean. Zaila da gure ikaskide kutuna baino hobeto bizitzea. Izan ere, beti atzerrian baitabil eskiatzen eta esan ezin diren beste gauzetan ere bai. Azkeneko hamar egun hauek, Alpe frantziarretan igaro ditu, Europako txapelketarako sailkatzeko norgehiagokan.
Ez da ezustekorik izan eta argi zegoen bezala, Imanolek klasifikatzea lortu du. 3. postuan sailkatu da, hain zuzen ere. Baina, antza denez, ez du asko sufritu. “Ez dut beharrezkoa izan 5. martxa sartzea, txorkatila ez nuen kondizio onetan eta 3. postua ziurtatzeaz kezkatu naiz, bestela, irabazteko gai ere izango nintzateke”.
Hurrengo txapelketa, hemendik aste batzuetara du Rojok, Italian. Karrera horretarako faboritoa izango da, inongo duda izpirik gabe.
Zorte on Imanol!


5 Iruzkinak “Imanol Rojo, eliteko eskiatzailea”
01
KAIXO!!!
Eskerrikasko peje!!!
Esan beharra dago, notizia hoberena dela dudarik gabe..eta ez dakir faboritoa naizen o ez baino dena eman beharkoa…bueno aio
02
Galdera bat
Nundarra da Imanol Rojo?
La Salle andoainen ikasten du ?
03
Bai La Sallen ikastet…Baino Tolosan bizi naiz..Zein zea zu???bueno ba aio0o
04
Ze gauza ezin dira esan atzerrian egiten dituenetatik??? kar kar kar. Zorte on Imanol atzerrialdean!!! aioooo
05
Zorte on, indartsu ibili, sekretuan dauzkazun horiek egin, eta aldi berean ikasten ari zela gogoratu. Zenbat gauza, ezta. Animo eta disfrutau paraje zoragarri horietan eskiatzen.
Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.