“Hirugarren” atalak ez ziren inoiz onak izan
2007 Abendua 14
Idazteko ezer hoberik aurkitu ez dudanez, pelikula baten “kritika” egitea bururatu zait, gehien bat, hainbeste notizia alde batera uzteko.
Aukeratu dudan filma, ez da azkeneko hilabete hauetakoa… beno, hobeto esanda, ez daukat ideiarik noizkoa den, baina beno, hori ez da garrantzitsuena. “Piratas del Caribe“-ren hirugarren filmari buruz ari naiz ,eta bigarrenaz ere, denbora eta lekua izatekotan, biak ia batera doaz eta 
Jende gutxi egongo da gaur egun pelikula horri buruz entzun ez duena, eta gutxi gehiago ikusi ez duen
ik, beraz, ez dut denborarik galduko istorio osoa hemen kontatzen. Hirugarren zati hau luzea da, oso-oso luzea. 2 ordu horiek inoiz baino luzeagoak egiten dira, hainbeste ur, pirata eta itsasontzirekin.
Lehenengo filman aurkezten zen arazoa Jack Sparrow pirataren zorotasuna da. Gehien bat, ez baitaki nondik nora joan behar duen. Bigarren filman bere izaera, pixka bat bakarrik, zehaztu zuen baina esan beharra dago, azkeneko filma honetan, zehazketa txiki hori, berriro ere galdu egin duela. Filmak ez dauka istoriorik. Gidoia bai, baina istorioa ez. Eta zer esanik ez filmaren “txisteei” buruz. Lehenengo pelikulako gidoiak grazia asko eta gainera onak zituen baina oraingoak, bi edo hiru bakarrik eta hirurak soberan.
Beste alde batetik, ezinezkoa da jakitea zein den gaiztoa eta zein den zintzoa eta horrek azkenean zoratu egin gaitzake. Gainera, Will Turner-ren (Orlando Bloom) eta Elizabeth-en (Keira Knightley, edo Knightly, berdin zait) arteko erlazioak, gero eta zentzu gutxiago du, tokiz kanpokoa gertatzen baita azkenean, bikote harremana baino anai-arreba arteko harremanaren antz handiagoa baitu.
Johnny Deep aktoreak (Jack Sparrow, ez dakitenentzat) beti bezala pelikularen protagonismo osoa lortzen du, Orlando Bloom-ek betiko papera du (aktorea gustokoa dut baina, nire ustez, bere pelikula guztietan egiten duen papera beti berdina da, ez du inoiz aurpegia aldatzen, ez sentimendu desberdinik agertzen, ez ezer berririk aportatzen) eta Keira Knightley-k mina egiten du; bere antzezpenak, bai, behintzat. Ez dakit, baina nire ustez portzelanazko panpina batek bere lan guztia berdin egingo luke, eta produktoreei merkeago aterako litzaieke pelikula egitea.
Geoffrey Rush pelikulan agertzen da (bai, hor dago), eta lehenengo filman egindako lanaren ondoren, hirugarrenean egiten duena ere paregabea iruditzen zait, Stellan Skarsgard-en antzera (ondo mozorrotuta dago, horregatik zaila izango da zein den esatea).
Beste alde batetik, produktoreen lana aipagarria da.
Istorio osoa ongi eramana da, hau da, eszenatoki guztiak eta itsasontzi, edo janzkerak, oso ondo eginak daudela ere esan behar da.
Eskatzen dudan bakarra, laugarren bat ez egitea da.

2 Iruzkinak ““Hirugarren” atalak ez ziren inoiz onak izan”
01
Nik ez dut pelikula honen hirugarren atalik ikusi (bigarrena bai ikusi nuen eta gustatu zitzaidan), baina jarraipena daukaten pelikula gehienekin berdina gertatzen da; originaltasuna eta freskura galtzen dute, eta artifizialak eta errepikakorrak geratzen dira. Pelikula gutxik izan dute bigarren atala lehenengoa bezain ona. Adibidez “El Padrino II”. Kasu honetan ere hiru pelikula egin dira eta bi lehenak goi mailako zinema izan dira, ” mafiaren mundua oso ondo azaltzen dute. Gomendatzen dizuet ikustea. Orain Gabonetan nahiko denbora izango duzue (irakasleek lan gutxi bidaliko dizuete) eta aprobetxatu pelikula on bat ikusteko.
02
Hirugarren pelikulek errepikakorrak izateko harriskua dute. Hala ere, esan beharra dago, pelikula honen edukia interes handikoa dela eta pelikularen eszenografia ezin hobea dela. “Piratas del Caribe en el fin del mundo”-ren musikak sari ugari jaso ditu eta pertsonalki esango dugu, Piratas del Cariberen hiru pelikulen artean, onena lehenengoa dela, baina ondoren, hirugarrena dator, gure ustez, bigarren pelikulan nabariak ziren akatsak zuzendu baitituzte hirugarrengoan. Espero dugu, laugarren pelikula laister zineetan egotea!
ondo izan!
Idoia eta Natalia
Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.