Boluntarioen Nazioarteko Eguna
2007 Abendua 18
1985eko otsailean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Orokorrak abenduaren 5a Boluntarioen Nazioarteko Eguna izendatu zuen. Egun hau boluntarioek egiten duten lana eskertzeko modu bat da. Oso gogoratzen gara lan hauek egiten dituzten pertsonez, nahiz eta ezinbestekoak diren gure gizarterako.
Boluntarioek, hitzak dioen bezala, zentimorik kobratu gabe egiten dute lan, behar dutenei lagunduz. Pertsona hauek ez dute dirua bilatzen, ahal dutena egiten dute besteei laguntzeko eta, beraiek diotenez, lan honetan ematen dutena baino gehiago jasotzen dute.
Egun honetan, boluntarioez gogoratzeaz gain, beste zenbait pertsona animatu nahi da, lan hauek egiten hasteko. Datuak ikusten baditugu, %60 emakumeak dira eta %40 gizonezkoak. Konturatzen gara nahiko parekatuta dagoela, baina, hala ere, emakumezko gehiagok dihardute lan hauetan gizonezkoek baino. Beste datu bat gazteena da: % 40, 20 urte baino gutxiago dituztenak dira. Datu hauek ikusita nabari dezakegu geroz eta gazte gehiago animatzen dela mota honetako lanak egiten, besteei laguntzeko intentzio z, dirurik irabazi gabe.
Beraz, anima zaitezte, bakoitzak zerbait egiten badugu, nahiz eta gutxi egin, besteei asko lagundu diezaiekegu.

Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.