DROGAREN AURKAKO KONTROLAK

2007 Abendua 18

Orain dela gutxi jakin ahal izan dugun moduan, Ertzaintza alkoholemia kontrolak egiteaz ase ez eta drogaren aurkako kontrolak egiten hasi omen da. Kontrol hauek beharrezkoak direlakoan nago, izan ere, alkohola kontsumitzen duena bezalaxe, droga kontsumitzen duena ere erreflexuz gutxitua baitago. Kezka handia sortu da gure gizartean kontrol hauek direla eta, aste bete lehenago droga kontsumitu duenari ere positibo ematen baitio. Hori da nik gaizki ikusten dudana: gidariarengan ze ondorio izango du gidatu baino aste bete lehenago kanutoren bat erre edo beste edozein droga kontsumitu izanak? Bestalde behar beharrezkoak ikusten ditut bai alkoholaren bai drogaren kontrolak, izan ere, orain dela denbora gutxi arte jende askok “pasata” gidatzen baitzuen eta gero ondorioak halakoak izaten dira. Pixkanaka ari dira hildakoen portzentaiak jeisten eta istripuak gutxitzen baina…

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta